Ainhoa Garcia galdakoztarrak Bizkaia ordezkatuko du Miss World Spain lehiaketan
Edertasuna
BINKE / 2022ko ekaina
Ainhoa Garcia galdakoztarrak Bizkaia ordezkatuko du Miss World Spain lehiaketan
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Miss World Spain
Miss Bizkaia izendatu ostean, datorren ekainaren 18an Bartzelonan ospatuko den Miss World Spain modeloen lehiaketan lurraldearen ordezkari izango da Ainhoa Garcia 20 urteko modelo galdakoztarra.
Itxura fisikoa epaitzen duen Miss World Spain (MWS) modeloen lehiaketan Bizkaiko ordezkaria izango da Ainhoa Garcia galdakoztarra, hala irabazi baitzuen orain hiru asteko hautagaitza. Zornotzarra da jaiotzez, baina urteak daramatza Galdakaon bizitzen, eta Galdakaon hazi dela onartzen du Garciak.
Ekainaren 10ean MWS taldeak egindako bideo batean aurkeztu zuen bere burua Ainhoa Garcia 20 urteko modeloak. Estetika, makilaje eta Comunity Manager ikasketak egin dituela dio Garciak bere bideo-aurkezpenean, eta gaur egun marketing munduan lanean dabilela azaldu.
Txikitatik gustatu izan zaio modeloari irudiaren mundua, baina onartzen du orain gutxi hasi dela modelo izateko lanetan. Hala ere, zazpi urtetik dabil dantza eta marrazkiaren munduan, eta orain gutxi ere bere beste pasio bat deskubritu duela dio: ekitazioa.
Espainiar estatuko modelorik onena nor den erabakiko da ekainaren 18an, Bartzelonako Pineda de Mar herrian ospatuko den galan. Bertan izango da, beraz, 1,70 metroko garaiera duen Ainhoa Garcia galdakoztarra Bizkaiaren ordezkari.