BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala eratu da lehenengoz, galdakoztar bat tartean dagoela

      2025-06-04
      0
    • Eskualdeko jaietatik bueltatzeko autobus zerbitzua zapatuan jarriko da martxan

      2025-06-04
      0
    • Aiarako aranera bisita, gimnasia ikastaroa, mendi ibilaldia eta antzezlana, Galdakaoko adinekoentzat

      2025-06-04
      0
    • Herriko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-03
      0
    • Haurren Kontseiluak Galdakao hobetzeko proposamenak aurkeztu zizkion Udalari

      2025-06-03
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Ainhoa Garcia: «Gehiago baloratzen naute nire izaeragatik nire fisikoagatik baino»

Ainhoa Garcia: «Gehiago baloratzen naute nire izaeragatik nire fisikoagatik baino»

Galdakao
2022-07-18
1397
0

Ainhoa Garcia, Miss Bizkaia 2022
BINKE / 2022ko uztaila

«Niretzako harrotasun handia da jaio nintzen lurralde eder honen ordezkari izatea»

  • Ainhoa Garcia Garcia
    2001, Zornotza
    Estetika eta Makillajean Lanbide Heziketa egin zuen hilabeteko protagonistak, eta ostean Community Manager eta Marketing ikasketak ere. Orain gutxi modelo lanetan hasi da, eta ondo hasi ere, Miss Bizkaia aukeratu baitzuten 2022ko maiatzean. Gainera, The Good Cider edo The Shear Water markentzako modelo lanak egin ditu eta laster aktore lanetan ikusiko dugula ere aurreratu digu.

ARGAZKIAK: Unai Huizi, Inma Chacón eta Asier Lancho
TESTUA: Jon Gomez Garai

Miss Bizkaia maiatzean izendatu zuten Ainhoa Garcia, bederatzi urte dituenetik galdakoztarra den modeloa, eta ekainean Miss World Spain lehiaketan hartu zuen parte. Bertatik bueltan bera gertuagotik ezagutu gura izan du Binkek, bere izaeraz, modelo lanaz eta estereotipoez duen iritziaz jakiteko.

Miss World Spain lehiaketatik etorri berri zara. Zelan esperientzia? Miss munduan hasi nintzenetik amaitu dudan arte esan dezaket oso bizia izan dela dena. Denbora eta esfortzu handia eskaini nion nire onena emateari, bereziki Pineda Del Marrera joan aurreko astean —bertan ospatu baitzen Miss World Spain lehiaketa—.

Merezi izan du lan horrek? Duda barik. Aste oso berezia izan da niretzat, eta asko ikasi dut. Denbora gutxi daramat modelo munduan lan egiten, eta bertan modelo, argazkilari eta agentzietako zuzendari askorekin egoteko aukera izan dut. Eurekin hitz egiteko eta euren irudiaren munduko aholkuak jasotzeko baliatu nuen denbora hori.

Baina ahaztu barik lehiaketa batean zeundela, ezta? Bai, noski. Ezin duzu ahaztu bertara lehiatzera zoazena, eta mila kontutxo izan behar dituzula buruan. Baina aste zoragarria izan da!

Irabazi ez baduzu ere, zer daramazu esperientzia horretatik? Pertsonalki zein profesionalki hazten lagundu nauen esperientzia izan da Miss Spain izateko hautagaitzara aurkeztu ahal izatea. Beraz ikaskuntza horrekin geratuko naiz, baina baita ezagututako kideekin eta esperientzia horren ondorio irteten ari diren aukerekin ere.

Zer egin zenuten bertan? Egunero ekintza desberdinak genituen, argazki saioak, prentsarekin elkarrizketak, gune kulturaletara bisitak, esperientzia gastronomikoak… Baina beste alde batetik prestakuntza bilerak ere bagenituen, gala finalaren entseguak, epaileekin solasaldiak… Gelditu barik ibili ginen! (irribarretsu)

Argazkia: Inma Chacón

Bertara joan zinen, aurretik Miss Bizkaia izatea lortu zenuelako. Bai. Hautaketa prozesua nahiko luzea izan zen. Dena hasi zen niretzat urtarrilaren amaieran, sare sozialetatik nirekin harremanetan jarri zirenetik. Miss Bizkaia izateko nire kide hautagaiekin hainbat fase igaro behar izan nituen. Lehenengo fasea online bidezko kasting bat izan zen, non aurkeztu ginen 50 neskatik 20 aukeratu zituzten. Ostean aurrez aurreko kastinga egin genuen, eta bertan hainbat proba egin behar izan genituen.

Zelakoak ziren probak? Ba, esaterako, pasarelatik ibiltzea oinetako zapalekin eta takoiekin, elkarrizketa pertsonalak, kamera aurrean berba egin beharra… Eta bertan Sara Loinaz izan zen epaile, egungo Miss Universo España. Kasting horretatik 12 aukeratu zituzten eta gero ekintza desberdinak egiten joan zitzaizkigun amaierako erabakia hartu ahal izateko.

Noiz izendatu zintuzten Bizkaiko ordezkari? Miss World Spain lehiaketatik hilabete eskasera, maiatzaren 15ean izendatu ninduten Miss World Bizkaia 2022.

Eta zer suposatzen du modelo batentzako bere herrialdeko ordezkari aukeratu izana? Niretzako harrotasun handia da jaio nintzen lurralde eder honen ordezkari izatea, inondik inora ere aldatuko ez nuken lurralde baten ordezkari.

Miss Bizkaia izateak ateak zabalduko dizkizula uste duzu? Bai, zalantza barik. Ikusgarritasun handia eman dit nire modelo ibilbidea ondo hasi ahal izateko eta nire bizimodua profesionalki honetara eskaini ahal izateko. Gainera bizitzeko modu honek bat egiten du erabat etorkizunean jorratzen jarraitu nahi dudan Community Manager lanarekin eta edertasun zein makillajeaz hitz egingo duen blog pertsonal batekin.

Agentziaren batekin lanean hasi zara? Madrileko Penelope Agency agentziarekin nabil, eta bereziki ikus-entzunezkoen interpretazio lanak ari zaizkit iristen, azken aldian horri denbora nahikotxo eskaini baitiot. Denetik ikastea gustatzen zaion horietarikoa naiz eta diziplina artistiko askorekin ondo moldatzen naiz. Baina oraindik baloratzen nabil ez ote naizen sartu behar Euskal Herriko modeloen agentziaren batekin.

Argazkia: Asier Lancho

Gaztea zara, eta mundu honi «zukua» ateratzeko agian gazte izan behar duzu derrigor? Ez dut uste derrigorrezkoa denik. Egia da fisikoa, energia eta ordutegien askatasuna errazago izango dituzula gaztetan. Baina adina, berez, ez da aurka jokatzen duen zerbait borobila. Are gehiago, badira 30 urtetik gorakoentzako lehiaketak ere. Nahi izanez gero, posible da.

Zer baloratzen da gehiago Miss izateko? Emakume osoa izatea. Ikasketak dituena, egoten dakiena, elegantzia duena, atsegina dena eta proiektu sozial interesgarria duena… Irabazlea beti izaten da jarrera eta gaitasun egokienak dituena.

Tira, neurri honetako ekimenetan, eta orokorrean modelo izateko, itxura fisikoa ere baloratuko da… Edertasun ekitaldietan gaur egun itxura fisikoa baino gauza askoz gehiago hartzen dira kontutan, aurretik aipatu ditudanetik harago baita. Ez du ezertarako balio gorputz eta aurpegi zoragarri bat izateak, gero edertasunetik kanpo ez baduzu beste inongo ezaugarririk.

Edertasun horrek zein ezaugarri izan behar dituen esaten dizuete? Pasarela edo argazkigintzan lan egiteko bai eskatzen dizute fisikoa asko lantzea, baina azken aldian profil «kurbiagoak» ikusten hasi gara, nahiz eta oraindik oso ohikoa ez izan. Dena dela, uste dut guk nahi dugun gorputza landu behar duguna, gustura gauden hori… beti ere gure osasun fisiko eta mentala guztiaren gainetik jarrita. Eta bereziki, gure buruak asko maitatuta.

Ez duzu faltan igartzen besteek zu baloratzea irudia ez den beste zerbaitegatik? Inondik inora ere. Jendeak gehiago baloratzen nau nire izaeragatik nire fisikoagatik baino.

Zure irudiaren esklabo sentitzen zara? Ez. Naizen modukoa izatea eskertzen dut, fisikoa dena ez bada ere, modeloen munduan lanak asko errazten dituelako. Baina nik asko gozatzen dut nire burua zaintzen eta nire burua ondo ikusten, beraz ez naiz horren esklabo sentitzen.

Baina ezin izango duzu zure itxura zaindu gabe egon, ezta? Ez, baina ez esklabo sentitzeagatik, nire autoestimu, konfiantza eta zoriontasunagatik baizik. Inoiz ez duzu iritsi behar muturreko egoerara zeinetan fisikoak gehiegi arduratuko zaituen, azken finean galtzen doan zerbait delako eta fisikoak ez diren bestelako gaitasun gehiago zaindu behar dituzulako.

Argazkia: Unai Huizi

Zer egiten duzu forman egoteko? Entrenatzaile pertsonal bat daukat, entrenamenduak prestatzen eta elikadura planak diseinatzen dizkit. Aisialdian berriz zaldian eta dantzan ibiltzea gustuko dut, eta horiek ere forman egotera laguntzen naute. Baina gainera, egunero eman beharreko pauso kopuru bat ezartzen diot nire buruari.

Zure lanbideak ez duzu uste indartu egiten duenik ohiko estereotipoen ideia? Baietz uste dut, bai… Baina pixkanaka aldatzen goaz… Gero eta ohikoagoak dira estereotipo erreal eta naturalak sartzea modeloen munduan.

Inoiz zuk edo zure inguruko modeloren batek zuen burua kosifikatuta edo «emakume objektu» sentitu duzue? Ez, eta inoiz ez dut inguruan horrelakorik entzun.

Gaur egun baduzu modelo izatea ez den beste lanen bat, horretan jarraitzeko asmoa duzu? Hori da. Nire asmoa argazki eta publizitateko modelo izaten jarraitzea da baina nire Community Manager lana utzi barik. Asko gozatzen dut Miss pasarelak egiten, baina horrek ez du zerikusirik modarekin, orokorrean. Hala ere, ez dut erregulartasunez pasareletara igotzea baztertzen, aktore izatea baztertzen ez dudan moduan. Aktore izateko prestakuntza jasotzen nabil —dagoeneko egin ditut lan batzuk— eta baditut esku artean kontatu ezin ditudan proiektu batzuk. Amets egitea gustatzen zaion pertsona naiz!

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Sormena, zertarako?», Gotzon Barandiaran

Hurrengo albistea

Txus Martin, orain bai, erabateko askatasunean da ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Pako Aristi: «Politikan ez da argi idazten, herritarrok zer esaten ari diren ulertu ez dezagun»

    2016-04-15
    Binke
  • Elkarrizketak

    Txus Martin askatu plataforma: «Askatasuna da Txus Martinen bizitzaren berme bakarra»

    2019-01-18
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea lortzen ari da»

    2025-05-26
    Binke
  • Elkarrizketak

    Grafitigile anonimoa: «Grafitia legala balitz, asko ez ginateke honetan arituko»

    2022-01-24
    Binke
  • Elkarrizketak

    Luis Fernando: «Oso gogorra da zure futbolari ibilbidea amaitu dela onartzea»

    2024-04-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Alaitz Arruti: «Artea mundua aldatzeko erreminta bat bezala ulertzen dut nik»

    2019-01-18
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

Galdakaora eta Usansolora helduko den Metroaren 5. linearen proiektua aurkeztu zenetik, erdigunean geltoki gabe geratuko...
  • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

    Usansolo
    2025-06-05
  • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

    Galdakao
    2025-06-05
  • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

    Galdakao
    2025-06-04
  • Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala eratu da lehenengoz, galdakoztar bat tartean dagoela

    Galdakao
    2025-06-04

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...