‘Aires’ erakusketa ibiltaria ikusgai dago Usansoloko ospitalean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Barrualde-Galdakaoko ESIa
Maiatzaren 12ra bitarte, ‘Aires’ erakusketa ibiltaria ikusgai dago Usansoloko ospitalean. Bildumaren helburua «arnas patologia kronikoak dauzkaten pertsonen istorioak ikusaraztea» da.
Usansoloko ospitaleak ‘Aires’ erakusketa inauguratu zuen apirilaren 23an eta maiatzaren 12ra bitarte izango da ikusgai. Erakusketaren bosgarren geralekua da honakoa eta Usansoloko Ospitalizazioko Harrera nagusian ikusi ahal da 07:00etatik 22:30era.
Erakusketaren helburua arnas patologia kronikoak dituzten pertsonen istorioak ikusaraztea da eta horretarako pazienteak protagonista bihurtzen dira eta, kamararen aurrean jarrita, «argi eta garbi uzten dute beren pertseberantzia eta hobetzeko ahalegina».
Isabel Urrutia pneumologoaren iritziz, «erakusketa honek ikusgarri egiten ditu asma eta asmak erasandako pertsonei laguntzeko Bizkaiko pazienteen elkartea (ASMABI). Gogo biziz lagundu dute eta pertsonalki eskertu nahi diet erakusketan parte hartu duten pazienteei, izan ere, erakusketa osatzen duten 23 pazienteetatik 5 gure ospitalekoak baitira».
Bestalde, erakusketako komisario eta argazkilari Jordi Ferrandok adierazi duenez, «ekimen honetan parte hartu dutenen barne-energia transmititu nahi izan dugu irudion bitartez. Horretarako, Estatu osoan barrena bidaiatu dugu beren bihotza ireki diguten eta, beren historia klinikotik harago, euren ibilbidea kontatu diguten pertsonekin elkartzeko, gaixotasun kroniko horren arazoak erakutsiz».
«Saio bakoitzak argazkilariaren eta protagonisten arteko elkarrizketa bisuala egiteko balio izan du, eta horri esker, pertsona horien izaera islatzen duten irudiak eraiki ahal izan ditugu», adierazi dute Osakidetzatik.