Akize Iglesias patinatzaileak bigarren postua lortu zuen Euskadiko Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Skating 4 Gurpil
Pasa den asteburuan Euskadiko Irristaketa Artistikoko Txapelketa antolatu zen Bilbon eta honetan parte hartu zuen Akize Iglesiasek. Skating 4 Gurpil talde galdakoztarreko patinatzaileak bigarren postua lortu zuen kadete mailan.
Bilboko La Casilla pabiloiak Euskadiko Irristaketa Artistikoko Txapelketa hartu zuen eta lehiaketa honetan dozenaka patinatzaile batu ziren, haien artean Skatin 4 Gurpil talde galdakoztarreko Akize Iglesias.
Gazteak bigarren postua lortu zuen, kadete mailan. «Harro gaude lorpen honekin. Akizeren eta gure entrenatzaileen ahalegin eta dedikazioaren eta familien laguntzaren islada da», adierazi dute klubetik.
«Aintzatespen honek kluba eskualdean patinaje artistikoa garatzeko duen konpromisoa azpimarratzen du. Zorionak gure patinatzaileari eta etorkizunean arrakasta gehiago ospatzea espero dugu», gehitu dute.