Alazne Gomezek bigarren postua lortu zuen Espainiako Halterofilia Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Pasa den asteburuan Espainiako Halterofilia Txapelketa antolatu zen Ourensen eta besteak beste, Galdakao Halterofilia Taldeko bi neskek parte hartu zuten. Alazne Gomezek bigarren postua lortu zuen 76 kg-ko kategorian eta Maite Uriarte aldiz finalista izan zen 59 kg-ko kategorian.
Ekainaren 8 eta 9an Espainiako Halterofilia Txapelketa Absolutua antolatu zen Galizian, Ourensen, eta hitzorduan ehunka kirolari batu ziren garaipenaren bila. Besteak beste, Galdakao Halterofilia Taldeko bi neskek parte hartu zuten lehiaketan.
Haietako bat Alazne Gomez izan zen eta hau txapeldunordea izan zen, 76 kg-ko kategorian bigarren postua lortu ostean.
Galdakao Halterofilia Taldeko Maite Uriartek ere parte hartu zuen Ourensen antolatutako Espainiako Txapelketan eta finalista izan zen 59 kg-ko kategorian.