Aldaketak izango dira Errege Magoen Galdakaoko kabalgatan euri arriskuagatik
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Gaurko egunean ohikoa denez, Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaoko kaleetan zehar ibiltzeko kabalgata antolatu du Argizai Eskaut Taldeak. Euri arriskuagatik ordea egitarauan aldaketak egitea erabaki dute antolatzaileek eta kabalgata bertan behera utziko dute. Hemen batu ditugu aldaketen ostean egingo diren ekintzak.
Ilusioz eta kolorez beteriko eguna da gaur ume eta familientzat izan ere, Errege Magoak heltzen dira mundo hainbat txokotara, tartean Galdakaora. BINKEk jaso zuen moduan, aurten ere Meltxor, Gaspar, Baltasar eta Gabone Izarraren kabalgata antolatu du Argizai Eskaut Elkarteak Udalarekin elkarlanean.
Euri arriskuak ordea hasierako egitaraua aldatzera behartu ditu antolatzaileak eta kalbagata bertan behera uztea erabaki dute.
Beraz, hauek dira Gandasegiko arkupeetara hurbiltzen den jende guztiak gozatu ahal izango dituen jarduerak:
- 17:00 Tailerrak eta aurpegi margozketa
- 18:00-18:15 Tronuak Errege Magoak ikusi ahal izateko TEA duten pertsonentzat
- 18:15-20:00 Tronuak Errege Magoekin (une oro ilara egokitu bat egongo da)
Eta bukatzeko, txokolatada eta dantzak egongo dira hurbiltzen diren guztientzako.