Amesten dozun bitxia sortuko dau Zuluagak, zuretzako | Publierreportajea
Publierreportajea
Zuluaga Barriz
BINKE / 2021eko urria
Amesten dozun bitxia sortuko dau Zuluagak, zuretzako
Etxean daukazun urrezko erloju, lepoko edo belarritako zaharragaz zure ametsetako bitxia sortuko dau Zuluagak.
Pandemiak etxetik daukaguzan bitxi zaharrakaz topo egitera eroan gintuan eta Zuluaga bitxitegiak bigarren erabilera bat aurkitu eutson erabiliko ez dozun baina bota be egin gura ez dozun bitxi horri: berrerabili. Hori gutxi ez eta, gainera, berrerabili gura ez dozun bitxiaren urreagaz hutsetik bitxi barriak sortzen hasi dira Zuluagatarrak, urrunera joan barik, Galdakon bertan.
Bi kontzeptu barri horrein inguruan berba egin genduan Binkeren otsaileko eta apirileko zenbakietan. Erreportaje honetan barriz, bigarren puntu hori sakondu gura dogu, amesten dozun bitxi hori Zuluagak zelan egiten dauan jakiteko eta, holan, irakurleen zalantzak argitzeko.
Ander Zuluaga bitxigile maisua bitxien tasatzailea eta gemologoa da, baita ikasketaz be, eta berak daroa Zuluaga Barriz proiektuan interesatuta dagozanen zuzeneko hartu emona. Holan azaldu deutso bitxigileak Binkeri: «Jendearen ilusiñoa eta sentimendua bitxi bakar batean batzen eta transmititzen saiatzen naz beti». Horretarako, bezeroak ekarritako materialagaz, bezeroak berak amestutako bitxiaren ideia jasotzen dau Zuluagak eta horren irudi zehaztua egingo dau. Irudia erakutsi eta bezeroari gustatu arte lantzen da bitxia, behin bitxia zelakoa izango dan eta zelako materialak eroango dituan argi, aurrekontua egiteko.
Beraz, behin bezeroak aurrekontua argi eta onartuta ekingo deutsa Zuluagak zure ametsetako bitxia egiteari, eta zergaitik ez, zure amamaren bitxi baten urrea edo harria aprobetxatuta, adibidez.