Amparanoiak kontzertua eskainiko du zapatuan Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Zona de Obras
Amparanoia taldeko buru den Amparo Sanchezek kontzertua eskainiko du zapatuan, abenduak 16, Torrezabal Kultur Etxean. Emanaldi akustikoa izango da eta musikariaren azken bi lanak eta aurreko bakarkako hiru diskoak batuko ditu.
Torrezabal Kultur Etxeak hainbat saio hartuko ditu abenduan zehar eta hauetako bat izango da Amparanoia taldeko buru den Amparo Sanchezena. Kontzertua zapatuan izango da, abenduak 16, eta sarrerak eskuragai daude 9 eta 12 euro arteko prezioan.
‘Hermana y cantaora’ izenpean, emanaldi akustikoa eskainiko du Sanchezek. Ikuskizunak bere azken bi lanak eta aurreko bakarkako hiru albumak batzen ditu.
Bi gitarrako melodiak eta erritmoak ahots latino eta flamenkoaren osagarri dira; chacarera eta tangilloa nahastuz; jarocho eta granaina soinuak, bluesa eta boleroa, rumba eta rantxera.