Andra Mari Lanbide Heziketak hirugarren postua lortu zuen Galdakaoko auto elektrikoen lasterketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andra Mari Lanbide Heziketa
Domekan, azaroak 19, ikasleek sortutako auto eletrikoen lasterketa antolatu zen Galdakaon, Green Power proiektuaren baitan. Besteak beste, Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleek parte hartu zuten eta higarren postua lortu zuten txapelketan.
Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako ikastetxeak Bridgestonen ‘Greenpower’ proiektuan parte hartu du, Udalaren babesarekin. Honen bitartez, ikasleek haien auto elektriko ekologikoa eraiki dute eta lehiaketetan parte hartu dute.
Urtean zehar hainbat lasterketetan izan dira eta domekan, azaroak 19, etxean lehiatzeko aukera izan zuten, izan ere, Galdakaon antolatu zuten txapelketa.
Hitzorduan hamar autok parte hartu zuen, F24 eta F24+ mailetan banatuta, eta Andra Mari Lanbide Heziketako autoak hirugarren postua lortu zuen. Halaber, ‘Espíritu Green Power’ saria jaso zuen.
Aurreko egunean, zapatuan, lehiatzeko aukera izan zuten Andra Mariko ikasleek, kasu honetan Etxebarrin antolatu zen lasterketan. Erakustaldi-lasterketa izan zen eta ez zen saririk banatu.