Etxez Etxeko Zerbitzuan ordezkapenak egiteko lan poltsa irekiko du Galdakaok

Argazkia: Africa Images.

Galdakaoko Udala Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak udal langile bihurtzeko prozesuan murgilduta dago. Prozesu horren baitan, lan poltsa bat zabalduko du, eta bihar, azaroak 4, irekiko da.

Galdakaoko Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bere gain hartzeko erabakia hartu zuenetik, zerbitzua kudeatzeko beharrezkoa den udal egitura osatzen ari da.

Zehazki, langileak udal langile bihurtzeko prozesuan murgilduta dago Udala, eta langile horien ordezkapenak egiteko edo zerbitzuaren beharrizanei erantzuteko langile gehiago behar direnerako, lan poltsa osatuko du orain.

Aldi baterako kontratazioak lan poltsa horren bidez egingo dira, eta lan poltsa horretan izena emateko epea bihar, azaroak 4, eta hilaren 24ra arte egongo da zabalik. Eskabideak Udalaren webgunearen bidez edo aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira, ESAN herritarren arretarako bulegoan. 

Hautagaiek hainbat baldintza bete beharko dituzte, eta, horretarako egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Behin dokumentazio guztia egiaztatu eta merezimenduak baloratu ondoren, puntuazioaren araberako poltsa osatuko da. Behin betiko poltsa hori izan arte, behin behineko poltsa eratuko da, eskabideak Udalaren erregistroan jasotzen diren ordenaren arabera.

Udalak jakinarazi duenez, besteak beste, lanposturako eskatzen den titulazio edo profesionaltasun ziurtagirietako bat izan behar da lan poltsan sartzeko: erizaintzako, klinikako edo psikiatriako laguntzaile teknikaria, mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko teknikaria, arreta soziosanitarioko teknikaria, erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria, gizarte osasun arretarako teknikaria eta mendeko pertsonei etxean edo gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko profesionaltasun ziurtagiria. Gizarteratzeko goi mailako teknikariaren titulua ere onartuko da, baldin eta 2017ko abenduaren 30ean laguntzaile pertsonal edo etxeko laguntzaile lanak egiten ari bazen hautagaia.

Horrez gain, hautagaiek eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, hala nola titulazio akademikoak eta profesionaltasun ziurtagiriak, lan esperientziaren ziurtagiriak (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak ematen duen lan bizitza, enpresa edo erakunde ziurtagiriak edo kontratuak), euskara tituluak eta IVAPek ematen ez dituen prestakuntza ikastaroen agiriak. Administrazio publikoen datu bitartekaritzako plataformaren bidez ofizioz egiazta daitezkeen datuak ez dira aurkeztu beharko.

Deialdiaren baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta izena emateko informazio osoa Udalaren webgunean kontsultatu ahal izango dira. Halaber, zalantzak dituzten pertsonak Udaleko Giza Baliabideen arloarekin harremanetan jarri ahal izango dira beharrezkoak diren argibideak jasotzeko, 944010500 telefonoan.

situs togel

situs toto