Andrea Diazen ‘M.A.R’ antzezlana hartuko du domekan Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andrea Diaz Reboredo
Andrea Diaz Reboredok ‘M.A.R’ antzezlana aurkeztuko du domekan, otsailak 11. Artistak objektuetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du, bi kontakizun elkartuz: etxe baten bizitza eta espazioen esanahiaren inguruko hausnarketa.
Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelak Galdakaoko Udalak hilabete hauetarako antolatu duen programazio berezia hartzen jarraituko du. Asteburu honetan zehazki, kaleetan zehar inauterien harira izango diren ekintzekin batera, antzerkia helduko da Torrezabalera.
Andrea Diaz Reboredok eskainiko du ‘M.A.R’ antzezlana domekan, otsailak 11, 18:00etan eta 20:00etan. Artistak objektuetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du, Dani León biolontxelo-jotzailearen laguntzaz.
Bi kontakizun elkartzen dira ‘M.A.R’-en: etxe baten bizitza eta espazioen esanahiaren inguruko hausnarketa tekniko-poetikoa.
Saiorako sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 7,5 eta 10 euro arteko prezioan.