Ane Alonsoren tatuajeak
Sormenetik
BINKE / 2024ko urria
Mikropigmentazioaren munduan hasi zen eta sektorean lan egiteko aukera eman zioten hainbat ikastaro egin zituen. Bat-batean ordea, tatuatu nahi zela konturatu zen eta mundu honetan hasteko aukera sortu zitzaion. Urtebete eman zuen lerro mehea egiten, beste estilo batzuk aztertu nahi zituela jakin zuen arte. Gaur egun, hiru hilabete daramatza San Mames aurrean kokatutako Anonymus izeneko estudioan. Bere estilo gogokoenak errealismoa eta neotradia dira, eta asko gustatzen zaio kalko batetik abiatzea, edonork ulertzen ez duena, eta ikustea nola ateratzen dituen bolumenak, argiak, itzalak… Horrela, bere inspirazio nagusia iturria eguneroko bizitza da.