Aparkatutako auto batek su hartu du Galdakaoko Euskadi kalean
TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Euskadi kaleko seigarren zenbakiaren parean aparkatutako auto batek su hartu berri du eta auzokide batek sua itzaltzea lortu du udaltzainak, Ertzaintza eta suhiltzaileak etorri orduko. Bertan izan da Binke.
Gaur, irailak 29, arratsaldeko zazpirak pasatxo Galdakaoko Euskadi kaleko seigarren zenbakitik gertu aparkatutako auto batek su hartu du, eta bizilagun batek Udaltzaingora deituta berehala gerturatu dira poliziak. Baina hauek iritsi orduko, kale bereko denda bateko langileak su-itzalgailu bat atera du eta sua itzaltzen saiatu da. Udaltzaingoek jarraitu dute ostean, suhiltzaileak iritsi arte.
Oraindik —19:45 direnean— ez da argitu sutea zerk eragin duen, baina behintzat autoaren kalte materialak baino ez dira sortu eta ez da zauriturik egon. Kotxearen jabearekin kontaktua egin dute dagoeneko eta bera agertu zain daude udaltzainak. Suhiltzaileak berriz, sua berriz ez piztea bermatzen ari dira eta sutea zerk eragin ahal izan duen ikertzen.