
Aperribai eremu tentsionatu izendatzea uztailean sartuko da indarrean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Galdakaoko Udalak Aperribai ingurua gune tentsionatu izendatzeko eskaera egin zuen duela hilabete batzuk eta izendapena jasoko duela baieztatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak izendapena jaso dezaketen herrien zerrenda eguneratu du orain eta Aperribairen kasuan uztailean indarrean sartuko dela adierazi du.
Aperribai ingurua eremu tentsionatu izendatzeko eskaera egin zuen Galdakaoko Udalak duela hilabete batzuk eta Eusko Jaurlaritzak izendapena jasoko duela baieztatu zuen.
Orain ordea, izendapena jaso dezaketen herrien zerrenda eguneratu du Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta honek adierazi duenez, Aperribairen kasuan uztailean indarrean sartuko da izendapena.
Honi esker, alokairuen prezioa mugatu ahal izango da Galdakaoko 2. eremuan, Aperribai ingurua hartzen duenean, eta beste hainbat neurri hartu ahal izango dira. Hauek Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak honetarako zehazki martxan jarri duen webgunean ezagutu daitezke.
Izendapenarekin batera, Galdakaoko Udalak hurrengo hiru urteetan garatuko duen etxebizitza plana jarriko du martxan Jaurlaritzarekin elkarlanean. Zehazki, 200 bizitoki berri eraikiko dira herrian, BINKEk jaso zuen moduan.