Apirileko Feria antolatuko du 22an Elkarbizi elkarteak Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Apirileko Feria ospatuko du Galdakaok apirilaren 22an, Elkarbizi elkartearen eskutik. Besteak beste, bazkaria, dantza emanaldiak eta bingoa izango dira Urbietan.
Beste urte batez, Andaluziako erritmo eta kolorea helduko dira Galdakaora Apirileko Feriari esker. Aurtengo edizioa Elkarbizi elkarteak antolatuko du eta Urbietan izango da apirilaren 22an.
Elkarteak ezagutzera eman duenez, hiru ekintza nagusi antolatuko dituzte. Batetik, bazkaria izango da, 27 euroko prezioan.
Bestetik, musika eta dantza emanaldiak izango dira eta bingoan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Aurreko urteetan izandako arrakasta errepikatzea espero dute antolatzaileek eta horretarako parte hartzera animatu dituzte herritarrak.