ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu dira ustezko eraso sexistak salatzeko gaur Galdakaon

Eraso sexistak
BINKE / 2022ko apirila

Dozenaka lagun batu dira ustezko eraso sexistak salatzeko gaur Galdakaon

ARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria

Pasa den astean antolatutako prentsaurrekoan azken aldian gertatutako ustezko eraso sexistak salatu zituen Galdakaoko hainbat eragilek. Horren harira, dozenaka pertsona elkartu dira gaur.

Pasa den astean, Galdakaoko mugimendu feministak herriko hainbat eragilerekin batera, azkenaldian eman diren ustezko eraso sexistak salatzeko prentsaurrekoa antolatu zuen, eta horiek gaitzesteko manifestazioa deitu zuten.

Gaur 13:00ean antolatu da manifestazioa Kurtzeko plazatik hasita «erasorik ez erantzunik gabe» lemapean, eta hemen batu ditu Binkek Aitzol Zamalloa argazkilariak bidalitakoak:

 

 

Albiste honekin lotuta…

https://binke.eus/ustezko-eraso-matxistak-salatu-zituzten-eguenean-galdakaon/