ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu ziren atzo Galdakaon «zaintza negozio bat ez dela» aldarrikatzeko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Atzo, azaroak 30, hainbat mobilizazio egin ziren Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako greba feminista orokorraren harira. Galdakaon eta Usansolon ere hainbat ekintza egin ziren goizean zehar «zaintza negozio bat ez dela» aldarrikatzeko. Galdakaoko manifestazioan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 30 irudi.
Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorra deitu zuten atzorako, azaroak 30. Deialdiak «arraskasta handia» izan zuen antolatzaileen esanetan eta gehingo sindikalaren babesa jaso zuen.
Bizkaian manifestazio nagusia Bilbon izan zen arratsaldean eta honetan milaka pertsona batu ziren «euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa» eskatzeko.
Galdakaok eta Usansolok ere bat egin zuten Euskal Herriko mugimendu feministaren deialdiarekin. Galdakaoren kasuan goiz goizetik hasi ziren atzo piketeak herriko hainbat puntutan. Goizean zehar mobilizazioekin jarraitu zuten eta 12:00etatik aurrera hasi zen manifestazioa.
Dozenaka lagun batu ziren Zuhatzutik Santi Brouard enparantzara«Utzi zaintzak pribatizatzeari!» lelopean egin zen zen manifestazioan, «kalitatezko zaintza sistema publikoa» eskatzeko. Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 30 irudi.