ARGAZKIAK | Dozenaka lagunek Jon Cresporen espetxeratzea gaitzetsi dute
Euskal gatazka
BINKE / 2022ko otsaila
Dozenaka lagunek Jon Cresporen espetxeratzea gaitzetsi dute Galdakaon
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa
Jon Cresporen espetxeratzea gaitzesteko dozenaka lagun batu dira gaur eguerdian Galdakaon, Sarek deituta. Bertan izan da Aitzol Zamalloa Binkeko argazkilaria, eta hamar irudi hauek utzi dizkigu.
Aste honetan Jon Crespo galdakoztarra hirugarren gradutik bigarren gradura itzularazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, nahiz eta kondenaren hiru laurdenak beteta izan, Basauriko espetxeko tratamendu-batzarrak hirugarren gradua eman eta Eusko Jaurlaritzaren esku egon espetxe-politika.
Horregatik gaur, otsailak 12 zapatua, dozenaka lagun batu dira Kurtzean hasi eta Iturrondo plazan amaitu den manifestazioan. Sare herritarrak deitutako manifestazioaren buruak «Stop salbuespen neurriak; etxerako bidean oztoporik ez» izan du aldarri, eta honen amaieran Cresporen hainbat lagunek irakurri du, Arkaitz Estiballesen bertsoak tarteko.
Bertan izan da Binkeko argazkilari Aitzol Zamalloa, eta argazki hauek batu ditu: