ARGAZKIAK | Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak
Euskara
BINKE / 2022ko apirila
Ekintzaz beteriko asteburua bizi izan du Korrikak
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIAK: AEK, Korrika 2022
Binkek publikatu zuen bezala, aurtengo Korrika ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dira asteburuan zehar Galdakaon eta Usansolon. Hona hemen egun hauetako argazkiak!
Aurtengo Korrika Galdakaotik pasatu zen eguenetik bariku arteko goizaldean, eta eguaztenean igaroko da Usansolotik, baina horrez gain, Korrika Kulturalean beste ekintza asko antolatu ziren aurreko astean gure herrietan.
Eguenean, martxoak 31, Someran herria girotzeko triki-poteoa antolatu zuen Zizpak gauean zehar, eta Gangureneko kideek mendi irteera antolatu zuten Korrika heldu aurretik.
Barikuan, apirilak 1, Gurasolagunek prestatutako tailerra egin zen Gandasegiko arkupeetan eta Adiskidek antolatutako pilota partidak jokatu ziren Kurtzeko frontoian. Horren ondoren, Galdakao Kantariko kideak egon ziren frontoian euskal kantak abesten.
Zapatuan, apirilak 2, Korrika Eguna ospatu zen bai Galdakaon zein Usansolon. Galdakaon puzgarriak egon ziren Argizairen eskutik, Soka Batukada herrian zehar, Patakonek antolatutako herri-bazkaria, plaza dantza Andra Marirekin, elektrotxaranga eta Koiu eta Etorkizun Beltzaren kontzertuak.
Bestalde, Usansolon, mendi irteera antolatu zuen Burtotzak, puzgarriak egon ziren ikastetxean, pilota partidak plazako frontoian, gaiteroak eta herri bazkaria Etxahun Lekue eta Ander Elortegi bertsolariekin.
Hemen batu ditu Binkek AEK-k bidalitako zenbait argazki: