ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaoko umeekin izan ziren
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Urtero egiten duten bidaia luzean gure herrietan ere egin zuten geldialdia barikuan Errege Magoek. Galdakaon kabalgata bertan behera utzi behar izan zen euri arriskuarengatik. Hala ere, han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 29 irudi koloretsu. Ikusi gura?
Etxez etxe opariak banatzeari ekin aurretik, Usansolok eta Galdakaok ere jaso zituzten Errege Magoen bisitak. Galdakaon kabalgata bertan behera uztea erabaki zuten antoltzaileek. Hala ere, umeek Errege Magoak eta Gabone Izarrarekin egoteko aukera izan zuten 18:00etatik aurrera Gandasegiko arkupeetan.
Aurretik, tailerretan parte hartu zuten txikienek eta erregeei gutunak eman ostean, txokolatada eta dantzak izan ziren Kurtzeko plazan.
Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 29 irudi koloretsu.