ARGAZKIAK | Galdakaoko inauteriak 90 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Inauteriak ospatu dira asteburuan gure herrietan eta mozorroak protagonista izan dituzten hainbat saio antolatu dira Galdakaon. Bariku arratsaldeko ekintzetan eta Zizpak zapatuan antolatutako playback lehiaketan izan zen BINKE 90 argazki koloretsu hauek batzeko.
Barikuan hasi zen munduko hainbat eta hainbat txokotan ospatzen den festarik koloretsuena. Inauteriak Galdakaora eta Usansolora heldu ziren ere eta hauek ospatzeko hamaika ekintza antolatu dira gure herrietan asteburu osoan zehar.
Besteak beste, bariku arratsaldean dantza izan zen protagonistetako bat Andra Mari Dantza Talde galdakoztarraren eskutik. Aurretik, erritmoa jarri zuten Ad Libitum Txistulari Bandak, Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleek, Areto Dantza elkarteak eta Taupadak Dantza Eskolak; eta Mozollokerren epaiketa egin zen Kurtzeko plazan.
Zapatuan ere hainbat ekintza hartu zituzten gure herriek. Zizpa Gazte Konpartsak esaterako, playback eta mozorro lehiaketa antolatu zituen, Galdakaoko udaletxeko karpan.
Ekintza guzti hauetan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 90 koloretsu: