ARGAZKIAK | Horma-irudi ibiltaria eta Oihana antzezlana hartu zituen atzo Sormenek
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Galdakaoko Udala eta Peio Zamalloa
Barikua ere kolorez bete zuen atzo Sormene plazak, goizean Karmele Gorroñok gidatutako horma-irudi ibiltariarekin eta arratsaldean Atx teatroaren Oihana antzezlanarekin. Bertan batu ditugu egunak utzitako zenbait irudi, plazer baduzue.
Aurretik Binkek bideo bidez iragarri zuen horma-irudi ibiltaria hartu zuen bariku goizean Sormenek. Karmele Gorroño ilustratzaile galdakoztarrak eta hedabide honetako kolaboratzaileak gidatu zuen saioa Galdakaoko ikastetxeetako ikasleentzat, kartoizko kubo handiak irudikatuz. Zinez horma-irudi koloretsuak egin zituzten gazteek Santi Brouard enparantzako harmailetatik.
Arratsaldean berriz, Atx teatroaren Oihana antzezlana hartu zuen Torrezabal Kultur Etxeak. Maryse Urrutyk zuzendutako lana Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen eta Joana Olasagasti aktoreek antzezteko ardura izan zuten, 19:00etatik aurrera.
Hemen batu ditugu goizak zein arratsaldeak utzitako zenbait irudi: