ARGAZKIAK | Korrikaren Usansoloko eta Galdakaoko lekukoak iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: AEK
Atzo eguerdian igaro zen gure herrietatik 23. Korrika. Usansoloko eta Galdakaoko kilometroetako lekukoen irudiak bidali dizkigu AEK-k eta albiste honetan batu ditugu. Ikusi furgonetatik bertatik ateratako argazkiak!
Atzo, martxoak 21, festa giroa bizi zuten gure herriek, izan ere, 23. Korrika igaro zen Usansolotik eta Galdakaotik. Erletxetik sartu eta Usansolon zehar egin zuen ibilbidea, ondoren berriz Galdakaon sartzeko.
Euskararen aldeko martxak ehunka auzokide batu zituen gure herrietako kaleetan zehar eta kilometro bakoitzean talde batek edo batzuek eraman zuten lekukoa.
Lekuko guztien argazkiak bidali dizkigu AEK-k, furgonetatik bertatik ateratakoak: