ARGAZKIAK | Lantzeko inauteriak ospatu ziren zapatuan Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Inauteriak ospatu dira asteburuan gure herrietan eta egitarau zabalaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek hiru egunetan zehar. Usansolon, besteak beste, Lantzeko inauteriak ospatu ziren zapatu eguerdian Oinarin Dantza Taldearen eskutik. Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 30 irudi.
Mozorro eta koloreak izan dira nagusi Galdakaon eta Usansolon asteburuan. Barikuan hasi ziren inauteriak eta ordutik hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute auzokideek gure herrietako hainbat txokotan.
Usansolon, besteak beste, Lantzeko inauteriak ospatu ziren zapatu eguerdian Oinarin Dantza Taldearen eskutik. Hainbat herritar batu ziren hitzorduan eta herriko kaleetan zehar izan ziren kantuan eta dantzan.
Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 30 irudi: