ARGAZKIAK | Martxoaren 8a egun osoz aldarrikatu du Galdakaok
Emakumearen Nazioarteko Eguna
BINKE / 2022ko martxoa
Martxoaren 8a egun osoz aldarrikatu du Galdakaok
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa eta Julio Legarretaetxebarria
Bilboko manifestaziora joan aurretik, askorako eman du gaurko Emakumearen Nazioarteko Egunak Galdakaon ere, hainbat izan direlako Martxoak 8 Asanbladak herrian antolatu dituen ekintzak. Guzti horietako argazkiak batu ditu Binkek, Julio Legarretaetxebarria eta Aitzol Zamalloa argazkilarien bitartez.
Iragarrita zegoena betez, egun osoz ospatu eta aldarrikatu du Galdakaok Emakumearen Nazioarteko Eguna gaur, martxoak 8. Goizetik auto-karabanarekin hasita, horma baten margoketatik eguerdi zein arratsaldeko elkarretaratze, bazkari, kantaldi eta irakurketatik pasata.
Egun osoko plana Galdakaon Martxoak 8 Asanblada berriak antolatu du —egun honetarako beren-beregi sortutako indarrak— eta hamaika herritar feminista batu da ekintza guztietara, 17:30ean Bilborako trena hartu duten arte —galdakoztarrek ere Bilboko manifestazioarekin bat egiteko—.
Eguerdiko elkarretaratzearen irudiak segundo gutxiko bideotxo honetan batu ditu Binkek eguerdian bertan:
Eta, oro har, egun osoko irudiak ondoko bilduma honetan batu dituzte Aitzol Zamalloa eta Julio Legarretaetxebarria Binkeko argazkilariek: