ARGAZKIAK | Musika Bizian jaialdiak bere zortzigarren edizioa bete du
ARGAZKIAK: Jabi Rojo
TESTUA: Jon Gomez Garai
Zubia izan edo ez, asteburuak gurean utzitako 40 argazkirekin amaitu gura dugu jai eguna: Musika Bizian estaturik gabeko herrialdeen jaialdiak bere zortzigarren edizioa bete baitu Galdakaon, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik.
Urriaren 28 eta 29an ospatu da Musika Bizian jaialdiaren zortzigarren edizioa. Edizio honek, ohi duen bezala, estatu propiorik ez duten herrialdeetatik datozen musika taldeak hartzen ditu urtero Galdakaon. Jaialdi honen antolatzailea Andra Mari Dantza Taldea da, eta Galdakaoko Udalaren zein Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jasotzen du horretarako.
Aurtengoa ez da salbuespena izan, eta atzerritik etorritako hiru nazioetako musika taldek bisitatu dute Iturrondo plazan kokatutako karparen agertokia. Horren berri jaialdia aurkeztu eta berehala eman zuen Binkek: oholtzan Galizako, Transilvaniako eta Groenlandiako taldeekin batera Euskal Herriko Niko Etxart eta Liher taldeak ere arituko ziren. Eta halaxe gozatu zuten Galdakaora hurbildutakoek asteburuan.
Baina gainera, kaleko animazioak, jatekoek, edatekoek eta luthierren azoka zein tailerrek ere eman zuten berea kontzertuen aurretik.
Hemen batu ditu Binkek jaialdiak utzitako 40 irudi eder: