ARGAZKIAK | Sormeneren udazkeneko ekinaldia 60 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ander Elordui
Azaroaren 26an hasi eta atzo amaitu zen aurtengo udazkeneko Sormene. Galdakaoko sorkuntzen plazak hainbat ekintza hartu ditu astean zehar eta BINKE hauetako batzuetan izan da, 60 irudi hauek batzeko.
Amaitu da honezkero Sormene Galdakaoko sorkuntzen plazaren beste edizio bat. Azaroaren 26an hasi zen udazkeneko ekinaldia eta atzo, abenduak 2, amaitu zen, tartean artearen alor ezberdinak uztartu dituzten sei saio eta umeentzako tailerrak eskainiz.
Besteak beste,‘Euskara (b)ere saltsan jaialdia’ hartu zuen Iturrondo plazako karpak azaroaren 30ean, Divenire eta Goxua’n Salsa taldearen eskutik. Halaber, ‘Egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko prest nago…’ ekimenean parte hartu zuten hainbat herritarrek.
Domekan aldiz, abenduak 1, Jon Ander Urrestik ‘Eukalyptus’ antzerkia eskaini zuen Torrezabalek eta atzo ordea, ‘Baga, Biga, Higa’ euskal kantugintzaren historian zehar ibilbidea aurkeztu zuten Iturrondon Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek.
Ekintza guzti hauetan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 60 irudi: