ARGAZKIAK | Usansoloko jaiak ospatu dira asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Usansoloko jaiak ospatu dira asteburuan zehar, adin eta zaletasun guztiei zuzendutako ekintzekin. Besteak beste, musika, dantza eta kirola oinarri izan dituzten ekitaldiak egin dituzte bariku, zapatu eta domekan herrian zehar. Hauetako batzuetan izan da Binke, 50 argazki koloretsu hauek batzeko!
Gaur bertan amaitu dira herrira hiru egunetan zehar erritmoa eta kolorea ekarri duten Usansoloko jaiak. Hainbat eta hainbat herrikidek parte hartu dute barikuan, zapatuan eta gaur egin diren ekintzetan, adin eta zaletasun guztientzako antolatuak.
Besteak beste, kuadrila jaitsiera, bazkariak, kontzertuak eta kirol jarduerak egin dira Usansoloko txoko ezberdinetan.
Hauetako batzuetan izan da Binke, argazki koloretsu hauek batzeko: