ARGAZKIAK | Valencia de las Torresekin senidetza ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Galdakao eta Valencia de las Torres herrien arteko senidetzaren 25. urteurrenaren ospakizunetara batu zen atzo Usansolo. Jon Maiak ‘Bi lur, lore bat’ ikuskizuna eskaini zuen Usansoloko kiroldegian eta ostean Santurtziko Zentro Extremeñoko Brotes de Extremadura dantza taldeak erakustaldia egin zuen. Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 20 irudi.
Aurten 25 urte bete dira Valencia de las Torresek eta Galdakaok senidetza akordioa sinatu zutenetik eta atzo, urriak 25, urteurrena ospatu dute herri biek Usansolorekin batera. Goizean Galdakaoko udaletxean batu ziren hiru herrietako ordezkaritzak, BINKEK jaso zuen moduan.
Arratsaldean aldiz, Valencia de las Torreseko ordezkaritza Usansolon izan zen eta herriko kiroldegian Jon Maiak eskainitako ‘Bi lur, lore bat’ saioa ikusi ahal izan zuten. Ostean, Santurtziko Zentro Extremeñoko Brotes de Extremadura dantza taldeak erakustaldia egin zuen.
Ekitaldian izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 20 irudi: