Aritz Gineak sortutako Wellk aplikazioa jarri du martxan Bilboko Udalak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bilboko Udala
Egungo kirol instalazioek dituzten gabezien inguruan aztertu, eta honi irtenbide bat emateko sortu zuen duela bi urte, beste kide batzuekin batera, Aritz Ginea galdakoztarrak Wellk aplikazioa. Bilboko Udalak martxan jarri du orain aplikazioa eta honi esker «erabiltzaileek beste pertsona, klub eta elkarte batzuek sortutako planak eta elkarretaratzeak ezagutu ahal izango dituzte».
Unibertsitateko azken urtean zela, kirola eta egungo teknologia berriak uztartu zitzakeen proiektu bat egitea erabaki zuen Aritz Gineak eta beste kiderekin batera Wellk aplikazioa sortu zuen duela bi urte.
Galdakoztarrak BINKEri azaldu zion moduan, hainbat dira aplikazio honi esker erabiltzaileak dituen onurak, besteak beste, gimnasioko makinak beteta edo libre dauden jakin, minduta dugun gorputz atalaren arabera gertuen aurki dezakegun fisioa zein den ezagutu, inguruko entrenatzaile pertsonalen berri izan, edota asteburuan antolatu diren kirol ekintzak zeintzuk diren jakin.
Bilboko Udalak onura hauek aprobetxatu nahi izan ditu eta Ginearen aplikazioa jarri du martxan orain. «Plataforma hau aukera bat da bai herritarrentzat, bai kirol-klubentzat, bai gainerako toki-entitateentzat, eskaintzen dituzten jardueren berri eman baitezakete, eta, horrela, hirian eta lurraldean kirola egitea sustatu», azaldu dute Bilboko Udaletik.
Aplikazio honen berri emateko, eta pertsona guztiei zuzenduta, hainbat plan antolatu ditu Udalak lurraldeko izen handiko pertsona eta erakundeekin. Jarduera horiek guztiak Wellk aplikazioan daude, eta App Store-n eta Play Store-n deskargatu daitezke doan.