Aritz Irusta galdakoztarra ‘El Conquistador del Caribe’ saiotik kanporatu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Aritz Irusta galdakoztarra ‘El Conquistador del Caribe’ saiotik kanporatu zuten atzo, Martaren eta Zururen kontrako lehia galdu ostean. Yocahu taldeko lehiakideak Seleta kapitainarekin batera parte hartu zuen proban baina ezin izan zuten ‘Infernuko horma’ gainditu. Albiste honetan batu dugu kanporatu zutela ezagutu zuen unearen bideoa.
Atzo gauean ETB2k ‘El Conquistador del Caribe’ saioaren atal berri bat eskaini zuen. Honetan, lehiakideek programaren proba gogorrenetariko bati egin zioten aurre: ‘Infernuko horma’. Urtero, lehiakide gutxi batzuek lortzen dute horma gainditzea inmunitate jokoan eta 19. edizio honetan ere horrela izan da.
Honen ondorioz, proba baliogabetu zuten antolatzaileek eta talde bakoitzak lehiakide bakar bat aukeratu behar izan zuen hurrengo probarako. Kapitanek erabaki behar izan zuten lehiakidearen izena eta hauek hautatu zituzten: Izetak Zuru aukeratu zuen, Ainik Marta eta Seletak Irusta galdakoztarra.
Hiru hauek, kapitainekin batera, hormaren beste aldera igaro behar ziren proba irabazteko. Zuruk lortu zuen, inmunitate jokoan egin bezala. Martak eta Irustak ordea, ez zuten lortu, baina bere kapitaina Ainik hormaren beste aldera egin zuenez, Martak bigarren postua eskuratu zuen.
Hortaz, Irusta kanporatu zuten ‘El Conquistador del Caribe’ saioaren azken atalean. Amorru eta tristura handiz, agur esan zuen galdakoztarrak.
Hemen jaso dugu Julian Iantzik kanporatu zutela jakinarazi zion unearen bideoa.