Asier Carrasco, brontzezko domina Espainiako Gimnasia Erritmikoko txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa
Ekainaren 23tik 25era Espainiako Gimnasia Erritmikoko Txapelketa antolatu zen Avilesen eta honetan parte hartu zuen Asier Carrasco usansolotarrak, junior kategorian. Usansolotarrak brontzezko domina lortu zuen sailkapen orokorrean.
Asturiaseko Aviles herriak Espainiako Gimnasia Erritmikoko Txapelketa hartu zuen ekainaren 23tik 25era eta ehunka kirolari batu ziren hitzorduan, kategoria ezberdinetako neska eta mutilak zehazki.
Parte-hartzaileen artean Asier Carrasco izan zen eta usansolotarrak oso emaitza onak lortu zituen txapelketan. Gazteak brontzezko domina lortu zuen sailkapen orokorrean, junior kategorian.
Kategoria berdinean ere, Espainiako onena izan zen zinta eta uztaiarekin eta mazekin aldiz, txapeldunorde izan zen.