
Aste Santuko kirol jardueretan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Depositphotos
Izena eman daiteke honezkero Galdakaoko Udalak antolatuko dituen Aste Santuko kirol jardueretan. Ekimena 2012 eta 2019 artean jaiotako gazteei zuzenduta dago eta bi txandatan egingo dira, Urreta kiroldegian.
Galdakaoko Udalak kirol udalekuak antolatuko ditu aurten ere Aste Santuan. Ekimena 2012 eta 2019 artean jaiotako gazteei eta Urreta kiroldegian egingo dira bi txanda ezberdinetan.
Apirilaren apirilaren 14, 15 eta 16an izango da lehen txanda, eta bigarrena, apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, eta haurrak ekarri eta eramateko zerbitzua ere egongo da, 08:30etik 09:00etara eta 14:00etatik 14:30era bitartean.
Honakoak izango dira prezioak, haur bakoitzeko:
- Lehenengo astea: 42 euro abonatuentzat eta 50,4 euro ez abonatuentzat
- Bigarren astea: 56 euro abonatuentzat eta 67,20 euro ez abonatuentzat
Izena emateko epea zabalik dago eta apirilaren 13a da lehen txandarako apuntatzeko azken eguna eta hilearen 20a bigarrenerako. Abonatutako pertsonek Udalaren webgunean egin dezakete, eta abonatuta ez dauden interesdunek, berriz, Urreta kiroldegiko harreran.