Aste Santuko kirol udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: O. P.
Izena eman daiteke jada Galdakaoko Udalak antolatzen dituen Aste Santuko kirol udalekuetan. 5 eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta egongo dira Urretako eta Unkinako kiroldegietan, bi txanda ezberdinetan.
Galdakaoko Udalak kirol udalekuak antolatuko ditu aurten ere Aste Santuan. 5 eta 12 urteko umeei zuzendutakoak dira eta Urreta eta Unkinako kiroldegietan egingo dira bi txanda ezberdinetan.
Apirilaren 3, 4 eta 5ean izango da lehenengoa. 42 euroko prezioa izango du abonatuentzat eta 50 eurokoa ez abonatuentzat.
Bigarren txanda aldiz, apirilaren 11, 12, 13 eta 14an egingo dute. Parte hartu nahi izatekotan, 56 euro ordaindu beharko dituzte abonatuek, eta 67,20 euro gainontzekoek.
Zabalik dago jada izena emateko epea eta aurrez aurre egin behar da Urreta eta Unkinako kiroldegietan. Ekintza aurrera eramateko, gutxienez hogei umek eman behar dute izena.
Informazio gehiago ezagutu daiteke kiroldegietako harrera kontroletan.