Astelehenetik aurrera salgai egongo dira Bono Dendak, 10€ ordainduta 15€ko balioan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: L. Mainz
Astelehenetik, maiatzak 13, 09:00etatik aurrera jarriko dira salgai Bono Dendak Galdakaon. 10 euro ordainduta 15€ko balioa izango dute atxikitako saltokietan. Hemen batu ditugu bonuak erosteko ordutegiak eta baldintzak.
Tokiko merkataritza sustatzea helburu duen aspaldiko ekimena bueltan da Galdakaora. Astelehenetik, maiatzak 11, aurrera Bono Dendak jarriko dira salgai, 10€tan txartela erosi eta 15€tan inbertitu ahal izateko.
Bonuak 9:00etan jarriko dira salgai webgunean agortu arte eta, azken kanpainan bezala, online soilik salduko dira salbuespen batekin: 65 urte gorakoak. Hauek erosketa aurrez aurre egiteko aukera ere izango dute Dendari Elkartearen bulegora joan beharko dute astelehenetik aurrera 09:00-14:00 eta 15:00-18:00 ordutegietan.
Ekainaren 23ra bitarte erabili ahal izango dira bonuak eta gehienez lau bonu erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzak. Ticket bakoitzeko aldiz, 16 bonu erabili ahal izango dira gehienez.
Aurtengo edizioan 10.000 bonu jaulkiko dira eta guztira 50.000 euro inbertitu dira laguntza honetarako.