Aukeren Azoka antolatuko da Muguru kalean bihartik zapatura bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gu Dendari elkartea
Bihartik, otsailak 29, zapatura bitarte antolatuko da berriz Aukeren Azoka Galdakaon. Muguru kalean horretarako jarritako karpan izango da eta albiste honetan batu dugu ordutegia.
Galdakaoko merkatarien eskaintza onenak batuko dira asteburu honetan, izan ere, Aukeren Azoka antolatuko du Gu Dendari elkarteak Udalarekin elkarlanean. Azoka bihar, otsailak 29, hasiko da eta zapatuan amaituko da.
Muguru kalean jarritako karpan ezagutu ahal izango dira eskaintza onenak eta honen ondorioz kale honen zati bat, La Caixatik farmaziarakoa, itxita egongo da domekara bitarte. Kanpainari atxikitako saltokiek dendatik kanpo atera ahal izango dute stocka.
Ordutegia 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era izango da bihar eta barikuan, eta 10:30etik 15:00etara zapatuan, martxoaren 2a eta azken eguna.
Aukeren Azokak irauten duen hiru egunetan zehar, bezeroentzako zozketak egongo dira, opari-txartelak, ostalaritzako txartelak eta etxetresna elektriko txikiak irabazteko aukerarekin.