Aukeren Azoka asteburu honetan antolatuko da Mugaburu kalean
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Eguenetik zapatura bitarte antolatuko da 29. aldiz Aukeren Azoka, Mugaburu kalean horretarako jarritako karpan, 10:30-20:30 arteko ordutegian.
Hogeita bederatzigarrenez datoz Galdakaora herriko merkatarien eskaintzarik onenak. Asteburu honetan, Mugaburu kaleak Aukeren Azoka hartuko du berriz, urriaren 20tik 22ra bitarte.
Aipatutako datetan egunero 10:30etik 20:30era bitarte egongo da zabalik Mugaburu kalearen tarte baten horretarako beren-beregi jarri den karpan. Hala azaldu du Udalak ohar bidez: «Azoka 2005. urtean egin zen lehendabizikoz eta eduki zuen arrakasta ikusita urtero egiten da, Europako Funts Sozialaren laguntzarekin. Aukeren Azokan beherapen handiak dituzten produktuak eros daitezke eta aldi berean dendariek aukera dute stocka husteko».
Gu Dendari elkarteak Galdakaoko Udalaren Merkataritza eta Toki Garapeneko Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.