Jon Gomez Garai

«Agur eta ohore, Iñaki», Kepa Urrutikoetxea

2022-02-22
IritziaKepa Urrutikoetxea ArrietaBINKE / 2022ko otsaila Agur eta ohore, Iñaki Adiskide Pilota Elkarteko kide garrantzitsu bezain historikoa izan da urte luzez Iñaki Ibargarai galdakoztarra, domekan bertan zendu zena. Bere omenez berba hauek idatzi gura izan ditu Binkeren bidez Kepa Urrutikoetxea lagunak. Gugan bego, Iñaki. Hil adi, alaba aite» dio A. Oihenarten errefrauetako batek: Hil zaitez eta alabatuko zaituzte. Eta halan izan da, eta ez. Ikusi zaitut omenaldi batzuetan, baina ez merezitako guztietan. Lerro hauek adibideko. Gerizpe luzea utzi duzu herriko pilotan eta kulturan. Zenbat lan, zenbat ordu eman dituzun, eta gehienetan isilpean, agertu barik: hau egin beharko litzateke, honela egin,

Metroa Galdakaora 2027an iritsiko dela iragarri dute Jaurlaritzak eta Aldundiak

2022-02-21
GarraioaBINKE / 2022ko otsaila Metroa Galdakaora 2027an iritsiko dela iragarri dute Jaurlaritzak eta Aldundiak TESTUA: Xabi Ealo DiazARGAZKIAK: Eusko Jaurlaritza Europako funtsei itxaron gabe, lanak urrian hasiko dituztela eta Metroa Galdakaora 2027rako eta ospitalera 2029rako iritsiko dela iragarri dute prentsaurreko bateratuan gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Iñaki Arriola Garraio sailburuak. Eskertuta agertu da Iñigo Hernando alkatea. Bilboko Metroa 2027an iritsiko dela iragarri du gaur Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Horretarako obrak aurtengo urrian hastea aurreikusten dutela adierazi dute. Lehendakaritzan egin duten prentsaurrekoan, Iñigo Urkullu lehendakariak, Iñaki Arriola garraio sailburuak eta Unai Rementeria ahaldunak Metroa Galdakaora

Gilbert Kosi: «Nire gorputzarekin lotutako guztia arma bat da, azala barne»

2022-02-21
Gilbert Kosi, modeloaBINKE / 2022ko otsaila «Modelo izateko itxura fisikoa oinarrizkoa da, baina ez da garrantzitsuena» Gilbert Kosi Rodriguez1998, Galdakao Ordura arte modelo izateko asmorik ez bazuen ere, Bengoetxeko institutuan batxilergoa amaitu eta berehala sartu zion amak modelo izateko arra gorputzean. Gaur, 24 urteak oraindik bete barik baditu ere, Blow modeloen agentzia internazionalarekin kontratua du Kosik, telebistako hainbat iragarkitan aritu da eta sareetan milioika jarraitzaile dituen Shawn Mendes musikari ospetsuaren bideoklipean agertu da. ARGAZKIAK: Oier Rey Delika eta Leire CaviaTESTUA: Jon Gomez Garai Oraindik ez baduzu ezagutzen, lasai, hemen aurkeztu gura dizulako Binkek zeresana emango duen eta aktore bidean dagoen Gilbert

CrossFit-a, moda bat baino gehiago?

2022-02-21
KirolaBINKE / 2022ko otsaila CrossFit-a, moda bat baino gehiago? TESTUA: Unai Sarriugarte LasarteARGAZKIAK: Binke eta utzitakoak CrossFit-a gure gizartean gaur egun oso modan dagoen kirol entrenamendu modalitate espezifiko bat da. Horren harira, gure udalerrian nahiz aldamenekoan, Basaurin, horretan aritzen diren kirolari galdakoztar anitzekin hitzartu da Binke, honen inguruko xehetasun gehiago jakiteko helbururarekin. CrossFit-ak 1974. urtean du jatorri, Gres Glassman 18 urteko Estatu Batuetako ikasle eta atletak intentsitate handiko eta mugimendu funtzionaletan oinarritutako entrenamendu-programa berezi bat sortu zuenean. Izan ere, Glassmanek Kalifornia hegoaldeko hainbat gimnasiotan lan egiten zuen hainbat kirolarirekin batera, eta, ohiko errutinetatik aldentzen zen diziplina baten falta sumatzen zuen. 

Ane Baranguan: «Amets bat? Duda barik, Dakarra egitea!»

2022-02-21
Ane Baranguan, Drift gidariaBINKE / 2022ko otsaila «Amets bat? Duda barik, Dakarra egitea!» TESTUA: Leire Regadas CallejoARGAZKIA: Jon Gomez Garai Autoen drift modalitatea rally-aren parekoa da, baina zirkuituan egiten dena. Bada, Eskuko Drift Rally taldeko kidea da Ane Baranguan usansolotarra, eta autoarekin zelan eta zertan aritzen den kontatu digu. Derrapez derrape, autoa kulunkatzen den bitartean hura kontrolatzeko trebetasuna neurtzea maite du Ane Baranguanek (Usansolo, 1990). Pixkanaka, guztiz eraldatu du bere BMWa. Eskuko Drift Family-ko kidea da eta sare sozialen bitartez ematen du ezagutzera bere pasioa, genero rolak eta aurreiritziak irauliz. Nondik datorkizu autoekiko zaletasun hori? Txikitatik gustatu izan zait motorraren

Leire Arana eta Ander Silvano: «Hildakoei merezi duten errespetua emango diegu»

2022-02-21
Aranzadi Zientzia ElkarteaBINKE / 2022ko otsaila «Hildakoei merezi duten errespetua emango diegu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Aranzadi Zientzia Elkartea Begoñako hilerria Bilboko memoriaren eta ondarearen parte garrantzitsu da, eta hainbat urtez erabili gabe egon bada ere, «Begoñako argia» proiektua garatzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea Bilboko Udalarekin, bere balioa eta memoria berreskuratzeko asmoz. Lan horretan bi herrikide daude: Leire Arana usansolotarra eta Ander Silvano galdakoztarra. Begoñako hilerriaren historia ikertzen ari dira Leire Arana (Usansolo, 1995) eta Ander Silvano (Galdakao, 1995) Aranzadi Zientzia Elkartearentzat. Historian graduatuak biak, gaur egun arkeologo lanetan dihardute hilerriko gorpuzkiak desobiratu eta garai bateko errautsen azterketa egiten.

«Arkitektura gerturatzen», Peio Urrutikoetxea

2022-02-21
IritziaPeio Urrutikoetxea LopezBINKE / 2022ko otsaila Arkitektura gerturatzen Gaur egun, arkitektura gizarteak urrundu eta ahaztu duen kontzeptu bat dela pentsatu dut azkenaldian; honen inguruko interesa murrizten doalarik, eta agian, jendeak zer den azaltzen jakin ez dakielarik. Lagun bati galdetu nion aurrekoan, ea zer ote zen arkitektura. Ez zuen zehaztasunez erantzuten jakin. Egia esan, kontatu beharrekoa zintzotasunez kontatzeko, orain gutxi arte, nik ere ez nukeela jakingo onartu behar dizuet. Arkitekturarekin dudan lehenengo oroitzapena, argi daukat ordea. Gogoan dut nire herriko lorategirako sarrera. Eskailera hura zeinu berezi bat bezala irudikatzen dut, atseden mundu baten sarrera. Brisa arina, barandaren hotza, inguruko landareen usaina…

«Erantzunaren ardura», Gotzon Barandiaran

2022-02-21
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2022ko otsaila Erantzunaren ardura Euskararen langile autonomook sortu dugun Lanartea intersindikal berriaren bilera batera gindoazen lagun musikaria eta biok. Halako batean, urtea hasi denetik milaka euskal herritar kalera aterarazi dituzten mobilizazioak hartu genituen berbagai. Kalera atera gara, besteak beste, pentsio duinen alde, osasungintza eta hezkuntza publikoaren alde, Covid-19 pasaportearen aurka, burgesiaren diktaduraren kontra, Espainian onartu duten lan-erreformaren aurka. Milaka. Laguna kexu zen, ostera, urtea hasiz geroztik euskararen eta ondorioz euskal hiztunon eskubideon aurkako horrenbeste eraso gertatu arren, ehundaka baino ez garela izan kalean asaldatu garenak. Estatu Frantziarrak Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako irakasleak zigortu ditu brebeta

«Txinatik dator tearen kondaira», Antton Irusta

2022-02-21
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2022ko otsaila Txinatik dator tearen kondaira Gustuko duzu tea, Binkekide? Txinako kondaira duzu ondorengoa.  Antzina, Hodei Zuri printzesa bizi zen Txinan. Luzaro egoten zen Hodei Zuri enperadorearen lorategian paseatzen, eta gogoko zuen loto-loreen eta te-zuhaixken artean ibiltzea. Udako egun batean, Hodei Zuri lorategi ederrean zihoala, konturatu gabe, haizemailea putzura erori eta ur-azalean gelditu zitzaion. Haizemailea hartzeko makurtu zenean, bere irudia ikusi zuen, putzuko ur garbietan, islaturik. Eta bere islaren alboan, bizar zuridun agure baten irudia ere ikusi zuen. — Putzuko jeinua naiz—, esan zion agureak. Hodei Zuri, guztiz lotsaturik eta izuturik, korrika urrundu zen putzutik, haizemailea

Aketza Uranga: «Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ikusten dut»

2022-02-21
Aketza Uranga Arza, Stuttgarteko galdakoztarraBINKE / 2022ko otsaila «Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ikusten dut» Sortzez: Urreta-Bengoetxekoa.Gaur egun: Stuttgarten, Baden-Württemberg (Alemania).Jaiotza urtea: 1998.Ikasketak: Ingeniaritza Industriala EHUn.Zertan dabil: Masterra amaitzen. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Betiko ohiturak alde batera utzi eta bizitza berri bat hasteak eraman ninduen herritik alde egitera. 23 urte Galdakaon bizi ostean, mundua ezagutzeko garaia heldu zaidala sentitzen dut. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Bakarrik bizitzeak dakartzan betebeharrak. Hasieran zaila egiten da eguneroko betekizunak aurrera eramatea —janaria egitea, arropa garbitu eta lisatzea…—. Bestetik, bertoko ordutegiei moldatzea, hemen jendea gaueko zortziretarako afalduta dago. Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena?

Irati González: «Emakume garrantzitsuak lantzen ditut nire podcastean»

2022-02-21
Irati González, podcast egileaBINKE / 2022ko otsaila «Emakume garrantzitsuak lantzen ditut nire podcastean» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Iratiren artxibotik Gogor dabil jotzen podcastaren moda gurean, eta asko dira —kazetariak edo irrati esatariak izan barik— podcastak entzutetik sortzera igaro direnak. Euretariko bat da Irati Gonzalez galdakoztarra, eta podcast bat zer den azaltzearekin batera azaldu digu emakumeen inguruko bat sortzen ari dela. Ez da ohikoa egungo gazteen artean irratia kontsumitzen dela esatea, baina ikusizko edukiek horrenbesteko garrantzia duten honetan ia oharkabean sartu dira podcast-ak haien bizitzetan. Gero eta jende gehiagok erabiltzen duen formatu honetan aditua da Irati Gonzalez (Galdakao, 1998), eta gaiaren

«Arean»

2022-02-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2022ko otsaila Arean» berba zaharra dogu. Jatorriz, «handik» esan gura dau, baina Gorbeialdean, «apur bat» zentzuaz darabilgu baiezkorako, eta ezezkorako «arean bez (be ez)».  «Apur» berbeak erabilera ugari dauka, esaterako: «Ogi apurrak edo birrinak; ur apur bat; denpora apur bat; lo apur bat; behar apur bat; apurka-apurka;» etab. baiezkoan eta «apur bapez (bat be ez)» ezezkoan. «Apurtu» aditza be hortik dator, apurrak egin, birrinduz, erdibituz, laurkinduz edo sastuz. Diminutiboan be erabiltzen dogu, esaterako: «Apurtxu bat, apurtxu baten, apurtxu baterako», etab. «pitin edo piti bat» baliokideagaz batera. Euskera batuaren etorreragaz, beste sinonimo batek daragoio nagusitzen eta hauxe
1 56 57 58 59 60 122

situs togel

situs toto