Jon Gomez Garai

Elexaldeko igerilekuetan: uda osorako bonua edo eguneko sarrera 7,5€

2021-05-31
Udako eskaintzaBINKE / 2021eko maiatza Elexaldeko igerilekuetan: uda osorako bonua edo eguneko sarrera 7,5€ TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Ezezaguna Elexaldeko igerilekuek nobedade bi ekarriko dituzte aurtengo udaldian: denboraldi osorako abonamendua atera ahal izango da eta eguneko sarreren prezioa garestitu egingo da, beste herri batzuetako lagunak etortzea saihesteko. Bihar irekiko dira igerilekuak eta sarrera honetan batu ditu Binkek jakin beharreko guztiak. Ekainaren 1ean, asteartearekin, irekiko dituzte ateak berriro Elexaldeko igerilekuek, irailaren 30era arte. Iazko neurriei berrikuntza nabarmen bi gehituko zaizkie irekiera horretan, gainera. Eguneko sarreraren prezioari dagokiona, batetik, eta udako abonamenduarena, bestetik. «Galdakoztarrei igerilekuez gozatzeko aukera erraztea» helburu dituen bi neurri iragarri ditu

«Gurean» plataformak 175 saltoki batu ditu dagoeneko

2021-05-25
Tokiko merkataritza onlineBINKE / 2021eko maiatza «Gurean» plataformak 175 saltoki batu ditu dagoeneko TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai «Gurean» plataformak honezkero Galdakaoko eta Usansoloko 175 zerbitzu, dendari eta ostalari batu ditu. Oraindik erregistroa bete ez duten saltokiak animatu gura izan dituzte gaur, eta herritarrei herrian kontsumitzeko dei egin. Iazko azaroan aurkeztu zuten «Gurean», Galdakaoko denda, ostalari eta zerbitzu guztiak bateratu nahi dituen plataforma berria, eta dagoeneko sare honekin 175 saltokik bat egin dutela iragartzeko prentsaurrekoa egin dute gaur Santi Brouard enparantzan. Aurkezpen horretan Garazi Camino, Javier Ibarretxe eta Diego Dominguez izan dira. Lehenengoa webgunea garatu duten enpresen izenean aritu

Irati Bediagak «Etxetik ospa» liburu berria kaleratu du

2021-05-24
LiteraturaBINKE / 2021eko maiatza Irati Bediagak «Etxetik ospa» liburu berria kaleratu du TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Irati Bediaga idazle galdakoztarrak eta Binkeren ohiko kolaboratzaileak bere bigarren liburua kaleratu du gaur, «Etxetik ospa»; salgai dago honezkero. Gutxitan argitaratzen du Irati Bediaga idazle galdakoztarrak bere sare sozialetan. Baina egiten duenean, zerbait kontatzeko da. Eta gaurkoan ez du izan edozein kontu hizpide: sareetako ateak ireki ditu «Etxetik ospa» bere liburu berria argitaratu duela iragartzeko. Elkar argitaletxearekin kaleratu du bere azken lana Binkeren ohiko kolaboratzaileak, bere bigarren argitalpena, eta 10 euroko prezioan dago argitaletxearen webgunean dagoeneko salgai. Liburua bere aitari eskaini dio,

Inguruarekiko etxe arduratsuak ere badira gurean

2021-05-21
Passive House kontzeptuaBINKE / 2021eko maiatza Inguruarekiko etxe arduratsuak ere badira gurean TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Bizi garen lurra dugu bizitoki. Eta gure bizitokia zaintzeko kontzientzia ekologista behar da ezinbestean. Baina berbaren zentzurik estuenera bagoaz, ba al dugu kontzientzia ekologista eta arduratsurik bizi garen tokian? Norberaren etxebizitzaz ari gara. Bertan igarotzen ditugu ordu asko, eta bertan sortzen dugun aztarna ekologikoa handia da. Horren aurrean, Passive House etxe-ereduak sortu dira, eta gurean badira horrelako bi. Azken urteetan ingurumenak duen garrantziaz asko hausnartu da gure gizartean. Geroz eta argiago daukagu ingurumen zainketa txar batek ekar ditzakeen galerak zeintzuk izan

Yayone Altuna: «Justizian ikuspegi feminista baten behar itzela daukagu»

2021-05-21
Yayone Altuna, abokatua eta Argizaiko zuzendariaBINKE / 2021eko maiatza «Guztionak ez diren eskubideak ez dira eskubideak, pribilegioak baizik» Yayone Altuna Charterina1984, Galdakao Zuzenbidean lizentziatua da Altuna EHUren bitartez eta Abokatutzan Masterra Deustuko Unibertsitatearen bitartez. Geroztik 12 urte daramatza abokatu lanetan, baita arlo berean irakasle eta bestelako formazioetako langile. Zuzenbidea esparru sozialekin jorratu izan du bereziki, baita modu boluntarioan ere. Gaur egun Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko Gobernu batzordekidea da eta Galdakaoko Argizai elkarteko zuzendaria. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa ETBko «Ur handitan» saioan haurren aurkako abusuez berbetan agertu zen egunean lotu genuen datozen lerroetako solasaldia Argizai aisialdi taldeko zuzendariarekin. Abokatua

Xabier Capetillo: «Gure zaldiak munduan izan dira txapeldun»

2021-05-21
Xabier Capetillo, zaldi hezitzaileaBINKE / 2021eko maiatza «Gure zaldiak munduan izan dira txapeldun» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIAK: Mirene González Uriarte Askarrin bertan, Erletxe gaineko landa batean ditu Xabier Capetillo usansolotarrak dozenaka zaldi. Edertasuneko txapelketetan aurkezten ditu zaldiak, eta azken aldian baita txapelketetan ere. Berarekin izan gara. Zaldien artean bizi da Xabier Capetillo (Usansolo, 1996). Aspalditik dator animalien inguruko interesa bere familian. Askarriko auzoan baserria eraiki aurretik osaba dagoeneko aritua zen landa giroan. Balmaseda ondoan zuten etxea familiakoek, eta hamaika animalia zituzten bertan, tartean, zaldiak. Usansolora bizitzera etorri zirenean ordea osabak argi zuen animalia gehienak baztertu eta zaldiak izan nahi zituela

Kuples: «Maitasun apur bat hartu diegu Fvckgolons kuadrilakoei»

2021-05-21
Kuples kuadrila @kuplessBINKE / 2021eko maiatza «Maitasun apur bat hartu diegu Fvckgolons kuadrilakoei» GALDERAK: Ganyakotarrak kuadrila @ganyakotarrak Ezer baino lehen, zergatik Kuples izena? Taldekide baten urtebetetzea zela eta, «feliz cumpleaños» jartzen zuen girlanda bat erosi genuen, baina «cumpleaños» ipini beharrean, «cupleaños» jartzen zuen. Oso zuhurrak garenez, hurrengo urtebetetze guztietan erabili izan dugu, eta hortik dator Kuples izena. Zerk identifikatzen zaituzte kuadrila moduan? Azkenean bost partaide izateak askoz gehiago elkartzen gaitu eta erraztasuna ematen digu elkarrekiko dugun konfiantza sendotzeko. Gutxi gara, baina ez dugu gehiagorik behar; bakarrik gu eta alkohola. Gaur egungo egoera kontuan hartuz, non egiten dituzue juergak? Someran, noski.

Irati Gallego: «Hemen, Austrian, oraindik ez dituzte irailetik tabernak zabaldu»

2021-05-21
Irati Gallego Santarén, Austriako galdakoztarraBINKE / 2021eko maiatza «Hemen, Austrian, oraindik ez dituzte irailetik tabernak zabaldu» Sortzez: Galdakaokoa, Urreta auzokoa.Gaur egun: Grazen, Austrian.Jaiotza urtea: 2000.Ikasketak: Zuzenbidea, Euskal Herriko Unibertsitatean.Zertan dabil: gaur egun Erasmus planaren barruan bere ikasketak jarraitzen dabil. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Betidanik atzerrian bizitzeko grina izan dut. Unibertsitatean izanda, eta Erasmus programan parte hartzeko aukera nuela jakinda, oso bizipen polita izan zitekeela pentsatu nuen. Horrela, pandemia erditik egonda ere, irailean Austriara abiatu nintzen. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Batez ere etxetik kanpo bizitzeak dakarren independentzia. Nire lehen aldia da bakarrik bizi naizela, hizkuntza berri

Hamaika Gara: «Erreferenduma tresna demokratiko bezala artikulatu gura dugu»

2021-05-21
Hamaika Gara ekimenaBINKE / 2021eko maiatza «Erreferenduma tresna demokratiko bezala artikulatu gura dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Euskal Herriaren estatus politikoa erabakiko duen erreferenduma lantzen ari da Hamaika Gara ekimena maila nazionalean, eta badu taldea Galdakaon ere. «Altxa. Sinatu. Erabaki». Zergatik orain? Erabakitzeko eskubidearen alde lan egin eta erreferendum bidez erabakitzearen aldeko eragile eta norbanakoen elkargune bat beharrezkoa dela uste dugu. Euskal gizartearen ahalduntzean sakondu eta herri bezala burujabe izateko behar ditugun tresna demokratikoak lortzeko jaio da egitasmoa. Eta zein da helburua? Pandemiak azaleratu egin ditu herri bezala dauzkagun maila askotariko gabeziak. Honi heldu, eta Hamaika Garatik

Oier Goitia: «Euskara kartzeletara heltzea ezinbesteko dugu presook ere»

2021-05-21
Presoak ikasleOier Goitia, Ainhoa Uriarte eta Izaskun BarbariasBINKE / 2021eko maiatza «Euskara kartzeletara heltzea ezinbesteko dugu presook ere» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Preso direnek ere ikasteko eskubidea dute, nahiz eta ez duten espetxetik kanpo bizi direnek bezainbeste erraztasun. Horren lekuko dira Ainhoa Uriarte eta Izaskun Barbarias euskara irakasleak eta Oier Goitia preso ohia. Presoen Euskara Irakasle Taldeko kideak dira Galdakaon bizi diren Ainhoa Uriarte (Etxebarri, 1969) eta Izaskun Barbarias (Urduliz, 1971). Sei irakasle hasi ziren duela lau urte preso zeuden bederatzi ikasleri euskara ikasteko laguntza eskaintzen, tartean orduan preso zegoen Oier Goitiari (Galdakao, 1974). Bi urte jada,

Tabernak itxi osteko zaborra

2021-05-20
IritziakBerdez Bizi ekologista taldea eta Galdakaoko Udalaren garbiketa arloaBINKE / 2021eko maiatza Tabernak itxi osteko zaborra Jendartean zabalduta dagoen kexa da: azken aldian, bereziki asteburu gauetan, gure herrietako kaleak zikinkeriz betetzen ditugu —tabernak itxi osteko parrandetan—. Hausnarketa egitera gonbidatu ditugu Berdez Bizi talde ekologista eta Galdakaoko Udala.  Berdez Bizi ekologista taldea: Garagardo botila bat, patata pakete bat, freskagarri lata bat… Gero eta errazagoa da era horretako zaborra gure herriko bazterretan pilatuta aurkitzea eta herritar batzuk arduratzen eta nazkatzen hasiak dira. Normala.Baina, nola heldu gara ba egoera honetara? Gure ustetan, kaleak eta parkeak zikintzeko ohitura hau, gaur egun nagusi diren balore

«Eskerrak bideari», Julen Gabiria

2021-05-20
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2021eko maiatza Eskerrak bideari Aurten ikusi dudan kontzerturik onena Ibil Bedi talde nafarrak eman zuen apirilaren 18an, Larrabetzun. Talentu izugarriko gazteak dira: duela bi urte aho zabalik utzi bagintuzten estreinako diskoarekin, oraintsu atera duten bigarrenak are ageriago utzi du zelako maila musikala eta sentsibilitate fina duten. Baina, zuzeneko hartan, beste dohain bat ere azaleratu zuten: egundoko esker ona gertatzen ari zaien guztiarekiko. Kontzertuaren une batean, adibidez, eskatu zuten eskua altxatzeko egun hura baino lehen taldea ezagutzen ez zutenek. Ba ez zuen inork altxatu, eta musikariak elkarri begira geratu ziren, orduan konturatu balira bezala bi urteko
1 75 76 77 78 79 122

situs togel

situs toto