Usansolo

Zabalik dago udalekuetan izena emateko epea Aperribaien, Usansolon eta Galdakaon

2022-04-20
AisialdiaBINKE / 2022ko apirila Zabalik dago udalekuetan izena emateko epea Aperribaien, Usansolon eta Galdakaon TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Atzo zabaldu zen Aperribaiko, Usansoloko eta Galdakaoko udalekuetan izena emateko epea, eta horren inguruko azalpen batzuk azpimarratu zituen Edurne Espilla Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak bideo bidez. Bideo hori eta beste zenbait datu batu ditu Binkek hemen. Apirilaren 12an eman zuen Binkek aurtengo Hiri Udalekuen berri, bai eta izena emateko epea apirilaren 19an zabalduko zenaz ohartarazi ere. Bada, aipatutako egunean —atzo, hilak 19— ireki zen aipatutako epea. Izen emate horren berri Edurne Espilla Euskara eta Hezkuntza zinegotziak eman zuen Galdakaoko Udalak argitaratutako

EGITARAUA | Usansoloko jaiak maiatzaren 6tik 8ra bitarte ospatuko dira

2022-04-14
JaiakBINKE / 2022ko apirila Usansoloko jaiak maiatzaren 6tik 8ra bitarte ospatuko dira TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Binkeren artxibotik Maiatzaren 6, 7 eta 8an ospatuko diren Usansoloko urte honetako lehenengo jaiak antolatzen ari dira UJABAkoak, eta jada badute egitaraua prest. Hemen ikus ditzakezu egunez eguneko ekintza guztiak. Martxoan egiten ohi den Gazte Eguna antolatu ezin izan zuten arren, maiatzeko jaietarako prest daude usansolotarrak. Pandemiaz geroztik antolatuko diren lehenengo jai hauetako egitaraua argitaratu dute jada UJABAkoek. Maiatzaren 6, 7 eta 8ko asteburuan ospatuko dira, eta hemen batu ditu Binkek egunez egun prestatuko diren ekintzak. Maiatzak 6, barikua17:00. Jaien hasiera.17:00. Umeentzako tailerrak ludotekan.18:00.

Espainiako Legea aldatzea eskatuko du EAJk Kongresuan, Usansoloren segregazioa posible egiteko

2022-04-05
LurraldetasunaBINKE / 2022ko apirila Espainiako Legea aldatzea eskatuko du EAJk Kongresuan, Usansoloren segregazioa posible egiteko TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: EFE Agentzia Biharko Espainiako Kongresuaren kontrol-saioan, Mikel Legarda EAJren diputatuak Usansoloren segregazioa posible egiteko Espainiako Legea aldatzeko prest dagoen galdetuko dio Isabel Rodriguez ministroari. Baina, zer aldatu behar du Espainiak eta zer galdetuko dio zehazki Legardak Rodriguezi? Martxoaren 29an luze jaso zuen eztabaida Binkek: nori dagokio Usansolok martxoaren 27an gehiengoz bozkatutako segregazioaz erabaki bat hartzea? Eta erantzuna ez dirudi erraza: batzuen ustez, Espainiari; beste batzuen ustez, Bizkaiari. Espainiari dagokio honen erabakia hartzea, 2013an lurraldetasunaren eskumena kendu baizitzaien Foru Aldundiei. Espainiako Gobernuaren baldintzetariko batek

Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Usansolon

2022-04-05
EuskaraBINKE / 2022ko apirila Ezagutu Korrikaren lekukoak eta ibilbidea Usansolon TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Gotzon Almaraz Martxoaren 31n hasi zen 22. Korrika, apirilaren 1ean igaro zen Galdakaotik eta bihar igaroko da Usansolotik. Hemen batu ditu Binkek ibilbidea, kilometro bakoitzean lekukoa eramango duten taldeetako kideak eta aldaketen toki zehatzak. Aurtengo Korrika apirilaren 1ean igaro zen Galdakaotik —Etxebarritik etorri eta Zornotzarantza joan zen— eta bihar, apirilaren 6an, pasatuko da Usansolotik —Bediatik sartu eta Larrabetzurantza joango da—. 22. Korrika Usansolora 16:10 aldera helduko da eta 19 taldek hartuko dute parte bertan, 10 puntutan banatuta bikoteka. Bediatik helduko da, Pertxin bidetik sartu, erdigunetik igaro

BIDEOA | Usansoloren segregazioaren alde, bozkatu zutenen %81,54

2022-03-28
LurraldetasunaBINKE / 2022ko martxoa Usansoloren segregazioaren alde, bozkatu zutenen %81,54 TESTUA ETA IRUDIAK: Jon Gomez Garai Hainbat urteko eskaeren ostean, eta Galdakaoko Udalean oposizioan dauden alderdi guztien kritikarekin bada ere, usansolotarrek Usansolo udalerri independente izatea gura duten ala ez modu ofizialean bozkatu zuten lehenengoz pasa den domekan: bozketara deituta zeudenen %63,12ak hartu zuen parte eta horien %81,54 segregazioaren alde agertu zen. Binkek eguneko jarraipena egin zuen bere Twitter kontutik, eta bideo-erreportaje hau osatu du egunaren laburpen gisara. Egun seinalatua izan da martxoaren 27a, Binkek Usansoloren segregazioaren inguruko galdeketa ofizialaren berri otsailaren 11n eman zuenetik. Seinalatua, eta historikoa; galdeketaren alde egon

Galdakoztarren %64,1 Usansoloren erabakitzeko eskubidearen alde dago

2022-03-25
LurraldetasunaBINKE / 2022ko martxoa Galdakoztarren %64,1 Usansoloren erabakitzeko eskubidearen alde dago TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: CatEyePerspective Domeka honetan dute usansolotarrek, martxoak 27, Usansolo udalerri independente izatearen alde edo kontra bozkatzeko aukera ofiziala. Baina zein iritzi dute galdakoztarrek erabakitzeko eskubide horren inguruan? Zenbatek ez dute horretan sinisten? Grafikoak batu ditugu hemen. Urtarrila eta otsaila bitartean Aztiker ikerketa taldeak Galdakaoko Udalaren enkarguz egin zuen inkesta sakonaren emaitzak ezagutu genituen martxoaren 23an —txostena bera deskargatzeko aukera ere eman zuen Binkek—. Bertan, medio guztiek lerroburuetara eraman genuen galdakoztarrek udalerri honen inguruan eta Udalaren inguruan zuten iritzia. Lehenengo asebetetze maila 7,8 puntukoa izan zen eta

EGITARAUA | Korrika Kulturala Galdakaon eta Usansolon

2022-03-17
EuskaraBINKE / 2022ko martxoa Korrika Kulturala Galdakaon eta Usansolon TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIAK: AEK, Korrika 2022 Apirilaren 1ean Galdakaotik eta apirilaren 6an Usansolotik pasatuko den 22. Korrikarako motorrak berotzeko, hilabete honen amaieran hasiko dira ospakizun ekitaldiak. Hemen batu ditu jarduera guztiak Binkek: Amurriotik ekingo dio bideari martxoaren 31an eta Donostian bukatuko du apirilaren 10ean AEK-k antolatutako 2022ko Korrikak. Gure herriei dagozkien egunez gain —apirilak 1 eta apirilak 6—, Korrika Kulturala antolatu da Galdakaon eta Usansolon beste hainbat egunetan, hain zuzen ere, apirilaren lehenengo eta bigarren asteetan. Hurrengo hau izango da Galdakaon eta Usansolon Korrikaren harira antolatutako egitaraua: GALDAKAO Martxoak 31,

Irakurzaletasuna sustatuko dute Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan

2022-03-15
LiteraturaBINKE / 2022ko martxoa Irakurzaletasuna sustatuko dute Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Copyleft EpicStockMedia Martxoaren 22tik ekainaren 9ra bitarte umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen bereziak egingo dituzte Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan, Udalak eta Argizai Eskaut Taldeak. Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko eta Aperribaiko zein Usansoloko liburutegietan irakurzaletasuna sustatzeko ekimen bereziak jarriko dituzte abian. Ekimenok umeei zuzendutakoak izango dira. Ekimen berezi hauek Galdakaoko Udalak Argizai Eskaut Taldearekin batera antolatu ditu hiru liburutegietan zehar, martxoaren 22tik ekainaren 9ra bitarte. Hauek dira antolatutako ekintzok: Storycubes, sortu zure ipuina!Torrezabaleko liburutegian, martxoaren 22an, 17:30etik 18:30era. 23an, Usansolon, 17:30etik 18:30era. Eta martxoaren

Desanexio Jaia antolatu dute asteburu honetarako Usansolon

2022-03-15
Segregazio prozesuaBINKE / 2022ko martxoa Desanexio Jaia antolatu dute asteburu honetarako Usansolon TESTUA ETA ARGAZKIA: Naia Bergaretxe Sarria Martxoaren 27an egingo da Usansoloren segregazioaren inguruko herri-galdeketa, eta horren harira, Usansolo Herriak «beroketa-ekitaldiak» antolatu gura izan ditu asteburu honetan. Segregazio prozesua abian dagoela, martxoaren 27an egingo da Usansolon herri-galdeketa, Usansolo udalerri independente izatearen alde edo kontra bozkatu ahal izateko. Giroa berotzeko, ekitaldi ezberdinez osatutako programa antolatu dute Usansolo Herria alderdiko kideek martxoaren 19 eta 20rako, herri-galdeketa burutu aurreko astebururako. Zapatuan, martxoaren 19an, egun osoko jaialdia antolatu dute: Zirkun Zirkoaren ikuskizuna goizean zehar, kalejira, herri bazkaria —egunean bertan hartu ahalko dira doako