
Lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du Usansolok
KirolaBINKE / 2022ko martxoa Lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du Usansolok TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Baiko Pilota Usansolo Esku Pilota Taldeak lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia antolatuko du apirilean, eta finala maiatzaren 7an. Kirol honetan federatuta ez daudenek eta profesionalak ez direnek hartu ahalko dute parte. Gaur da, martxoak 15, izena emateko azken eguna. Esku-pilota maite duten herritarrek, baina txapelketak jokatzeko ohitura ez dutenek, aukera berria izango dute aurrerantzean Usansolon: lehenengo esku-pilota txapelketa herrikoia. Bikoteka hartuko dute parte kirolariek eta hilabete honetako azken zapatuan hasiko da txapelketa. Hauek datak: martxoaren 26an, apirilaren 2an eta 30ean 17:00etan Unkina plazako frontoian jokatuko dira