Autismoa duten pertsonentzako materiala batzen ari dira Galdakaon, Valentziara eramateko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Educación Especial
Mira´m fundazioarekin elkalanean, autismoa duten pertsonentzako material espezifikoa batzen ari da Galdakao TEAyuda elkartea, Valentziara eramateko. Azaroaren 20, 21 eta 22an Ganekogorta kaleko lokal batera eraman ahal izango da eskatzen ari diren materiala.
Valentziar herrialdea gogor astindu zuen tanta hotzak eta ordutik Valentziako herritarrak ez ezik, inguruko lurraldeetako biztanleak ere ari dira Valentzia lagundu nahian. Laguntza horren baitan, Galdakao TEAyuda elkartea ere Valentziara eramateko material eskean dabil.
Mira´m fundazioarekin elkalanean, autismoa duten pertsonentzako materiala batzen ari dira batez ere, eta azaroaren 20, 21, eta 22an Galdakaoko Ganekogorta kalean kokatutako lokal batean jasoko dute materiala, Egunon tabernaren ondoan. Ordutegi honetan egongo da zabalik: 10:00-14:30 eta 16:00-18:30.
Hau da zehazki eskatzen ari diren materiala, hiru taldetan banatuta:
Material espezifikoa:
- Zaratatik babesteko kaskoak
- Pisuzko mantak
- Jostailu sentsorialak
- Zentzumen liburuak
- Hozkariak
- Komunikazio sistemak (Tabletak, piktogramak dituzten giltzatakoak)
- Tenporizadoreak
- Entretenimendu materiala (Jostailuak, puzzleak, liburuak…)
Higiene materiala:
- Haurtxo, haur eta nerabeentzako pixohialak
- Formula-esnea
- Potitoak
- Biberoiak
- Toallatxo bustiak
- Orraziak
- Desodorantea
- Hortzetako pasta
- Esku-xaboia
- Gela
- Gel hidroalkolikoa
- Konpresak
- Tanpoiak
Laguntza materiala:
- Kargagailuak
- Pilak
- Maskarak
- Binilozko eta gomazko eskularruaj
- Uretako botak