Autobus geltokietan sei markesina berri jarriko dituzte Udalak eta Aldundiak
Azpiegiturak
BINKE / 2022ko apirila
Autobus geltokietan sei markesina berri jarriko dituzte Udalak eta Aldundiak
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Konturatu zarete asteon Juan Bautista Uriarte kalean, «lanzadera» hartzen den autobus geltokiaren ondoan, lanak egiten ibili direla? Bada, bertan eta beste udalerriko bost geltokitan markesinak jarriko ditu Udalak Aldundiaren laguntzarekin.
Udal Gobernu berriak legegintzaldi hasieran hartutako ehun konpromisoetariko bat, laugarrena zehatzago izanda, betetzen hasi dela iragarri du Galdakaoko Udalak asteburuaren atarian: autobus geltokietan sei estalpe edo markesina jartzeko lanak hasi dituzte.
Sei markesina horiek ondoko kokalekuetan jarriko dira: Juan Bautista Uriarte kaleko 47. zenbakian bakarra —hasitako lehenengo lanak—; Bengoetxen bi egongo dira —norabide bakoitzeko bana—; Sixta Barrenetxean institutuaren aurrean jarriko da beste bat; Uraskan beste bat; eta Elexalden azkena.
Lehenengoa, kale nagusikoa, «Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako akordio bati esker» jarriko da: Udalak gunea egokitu du eta Aldundiak estalpea ordainduko du. Gainontzeko markesinak Udalak jarriko ditu.