Auzoak plataformak bere hautetsien zerrenda aurkeztu du
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Auzoak taldea
Auzoak plataforma bigarrenez aurkeztuko da Galdakaoko udal-hauteskundeetara, eta bigarrenez saiatuko da Udal Gobernuarentzat giltza izaten. Horretarako, Binkeren webgunean batu dugun herritarren zerrenda aurkeztu du jendaurrean.
Bigarren legegintzaldian presente egoten saiatuko da Auzoak plataforma Galdakaoko Udal Gobernuan. Horretarako hautetsien zerrenda badu prest, eta asteazkenean —apirilak 26— aurkeztu zuen jendaurrean.
Binkek aurretik jakinarazi bezala, datozen maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetarako Toño Gonzalez izango du buru auzoetako aldarriaren ondorio ezagun egin zen plataforma herritarrak. Berarekin, ondoko 20 lagunak aurkeztu dira zerrendan.
- Antonio Gonzalez Gutierrez.
- Monica Bailon Fernandez.
- Olaia Parra Mezo.
- Gerardo Oscar Brossy.
- Angel Ezkurra Aguirre.
- Asier Miyar Atucha.
- Sandra Baz Peña.
- Pedro Gabella Garcia.
- Itxaso Alonso Arana.
- Zaloa Urrutikoetxea Portugal.
- Raul Madrazo Manteca.
- Jose Javier Merida Gutierrez.
- Josune Franco Garay.
- Arturo Gamarro Rodriguez.
- Maria Leticia Corona Guijarro.
- Santiago Amillano Martinez.
- Alazne Sanchez Landa.
- Norma Liliana Sanabria Reyes.
- Asier Martinez Gonzalez.
- Izaskun Urruticoechea Ruiz De Vergara.
- Asier Sanchez Ceballos.
Amaitzen ari den legegintzaldi honetarako lau zinegotzi eskuratu zituen Auzoak taldeak, hauteskunde batzuetara lehenengoz aurkeztuta. Horietatik batek, Miguel Ángel Martínek, taldea utzi eta atxiki gabeko zinegotzi jarraitu du udalbatza osatzen, baina oposizioan —orain, Bizkaia Bai alderdiarekin aurkeztu da Martín alkategai—.
Beste hirurak Maripaz Losada, Javier Ibarretxe eta Olaia Parra dira. Ordea, hauteskunde berrietara azken honek baino ez du jarraituko hautetsien zerrendan.