Baqueiran eskiatzeko irteera antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: I. L. E.
Asteburuan, urtarrilaren 26tik 28ra, Baqueiran eskiatzeko irteera antolatuko du Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak. Barikuan 18:45ean abiatuko dira udaletxe ondotik eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea.
Egitarau zabala antolatu ohi du urtero Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak eta aurten ere horrela egin du, BINKEk jaso zuen moduan. Ekintza gehienak mendi ibilbideak dira baina bestelakoetan parte hartzeko aukera eskaintzen du ere taldeak.
Asteburuan esaterako, urtarriletik 26tik 28ra, Baqueira-Bereten eskiatzeko irteera antolatuko du taldeak. Barikuan abiatuko dira 18:45ean udaletxe ondotik eta domekan bueltatuko dira 21:00etan.
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta hauek izango dira prezioak:
Gangureneko kideak
-Nagusiak: 215 euro
-11 urte arte: 175 euro
Gangureneko kideak ez direnak:
-Nagusiak: 239 euro
-11 urte arte: 206 euro
Prezioan sartzen dira: autobusa, egun biko forfaita, seguroa, gau bi aterpetxean, afari bat eta gosari bi.