Berdintasunerako tailerretan izena emateko epea irailaren 18an zabalduko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aula Abierta
Galdakaoko Udalak berdintasunerako tailerrak eta ikastaroak eskainiko ditu urritik 2025eko maitzera bitarte. Hauetan izena emateko epea irailaren 18tik 29ra izango da.
Aurten ere, Galdakaoko Udaleko Berdintasun arloak Berdintasunerako ikastaroak eta tailerrak antolatuko ditu, «emakumeen ahalduntzean eta begirada feministan aurrera egiteko helburuarekin».
Ikastaroak urriaren 14tik aurrera hasiko dira eta 2025eko maiatzean amaituko dira. Izena emateko epea aldiz irailaren 18tik 29ra izango da eta Torrezabal Kultur Etxean eta Udalaren webgunean egin ahal izango dira. Galdakaon erroldatutakoak lehentasuna izango dute.
Gehienak 40 ordu inguruko tailerrak dira, 27 saiotan emango direnak. Tailerrek helburu ezberdinak izango dituzte, hala nola, «gure hurbileko kultura ondarea ezagutzea feminismoaren ikuspegitik, garapen pertsonal eta sozialerako Interneten eta teknologia berrien erabileran aurrera egitea, ahalduntze emozional handiagoa lortzea, feminismoaren gaurkotasuna aztertzea edo arte munduan sakontzea».
Tailerren prezioa 40 eurokoa izango da DSBE jasotzen duten pertsonek eta langabeek izan ezik, horiek ikastaro edo tailer guztiak jaso ahal izango baitituzte 5 euroren truke. Pertsona bakoitzak gehienez bi tailerretan eman ahal izango du izena, eta, hala badagokio, bakoitzaren lehentasun hurrenkera adieraziko da.
Plazak eta itxaron zerrendaren ordena esleitzeko zozketa egingo da eta honen emaitza Torrezabal Kultur Etxean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.
Hauek dira Torrezabalen antolatuko diren saioak:
- Gure ondarea ikuspegi feministatik: astelehenetan, 10:00etatik 11:30era
- Teknologi berrien erabilpena. Aurreratua: eguaztenetan, 10:00etatik 11:30era
- Adimen emozionala: martitzenetan, 18:30etik 20:00etara
- Zoru pelbikoa indartuz (gaztelaniaz): eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era
- Zoru pelbikoa indartuz (euskaraz): eguaztenetan, 19:30etatik 21:00etara
- Banguardietako emakume artistak: eguenetan, 19:30etik 21:00etara
- Gaurkotasuna ikuspegi feministatik: martitzenetan, 10:00etatik 11:30era
- Orain dela 20 urteko bezalakoa naiz…?: martitzenetan, 11:30etik 13:00etara
- Feminismoa disziplina artistikoetan: martitzenetan, 16:30etik 18:00etara
- Gure ahotsaren bila: martitzenetan, 17:00etatik 18:30era
- Antzerki feminista tailerra: eguenetan, 16:30etik 18:00etara
- Emakumearen papera argazkigintzan: eguenetan, 18:00etatik 19:30era
Eperlandan aldiz, honako hauek:
- Solasaldi lilak: astelehenetan, 18:30etik 20:00etara
- Gorputza zaintzeko teknikak: yoga, taichi, chikung: astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara