BIDEOA | Ainhoa Agirregoikoa: «Bekea da nire herriko tokirik gustokoena»
Domeka iluntzero, Galdakaoko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak gure kamera aurretik pasako dira galdera sinple batzuk erantzuteko, baina bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta. EAJ-PNVren izenean, Ainhoa Agirregoikoa bozeramaileak erantzun du uda-testa!
Udarekin batera atal berri bat jarri du martxan BINKEk, Galdakaoko Udaleko politikariak jarriko dituena BINKEk kameraren aurrean: uda-testa. Domeka iluntzetan Galdakaoko alkateak eta Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien bozeramaileek BINKEren galdetegi arina erantzun beharko dute, bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta.
Iñigo Hernando izan zen lehen gonbidatua eta ondoren azken udal-hauteskundeetan jasotako emaitzen arabera ordenatuta alderdietako ordezkariak izango ditugu gonbidatu, txikitik handira.
Auzoak plataformaren Monika Bailon, Usansolo Herria plataformaren Iñaki Urgoiti eta PSE-EEren Victor Trimiño jarri dira honezkero kameraren aurrean eta hurrengoa Ainhoa Agirregoikoa izan da, EAJ-PNVko bozeramailea. Ikusi bideoa!