BIDEOA | Ayusok ‘Txapote’ ETAkide galdakoztarra aipatu du PSOEren kontra egiteko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Europa Press
Isabel Díaz Ayusok, Madrilgo presidenteak, ‘Txapote’ ezizenez ezaguna den Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarra aipatu du pleno batean, PSOEren kontra egindako adierazpenetan. Albiste honetan jaso dugu Ayusok esandakoa biltzen duen bideoa.
Eguenean, otsailak 2, egin zioten Madrilgo Gobernuari urteko lehen kontrol saioa. Honetan, Isabel Díaz Ayuso presidenteak PSOEren kontra egin zuen. «Langabezia izugarri handitzen ari zarete, enpresak eta suteak uzten, atzerriko inbertsioa hondoratzen, inflazioa handitzen, pobrezia biderkatzen…», leporatu zion Juan Lobato Madrilgo sozialisten bozeramaileari.
Jarraian, eta mintzaldia amaitzeko, Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarra aipatu zuen. Zehazki, «’Txapote’-k bozkatu zaitzala» adierazi zuen Ayusok, PSOEri erreferentzia eginez.
Honen aurrean, zalaparta handia sortu da eta biktimek zein elkarteek erantzuna eman dute. Consuelo Ordoñezek esaterako, ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren arreba eta Coviteko burua denak, mezu hau bidali dio Ayusori sare sozialen bitartez: «Biktimak errespetuz tratatzea merezi dugu, hashtag batekin hainbat errugaberen hiltzailea banalizatzea, tartean nire anaia Gregorio Ordoñezena, bere printzipio falta eta axola zaion apurra erakusten du. Horrela ez!».
«Mesedez, biktima eta familientzako errespetua eskatzen dugu», adierazi du ETAk hildako Fernando Buesa PSOEko zinegotzia gogoratzen duen fundazioak.
Hemen jaso dugu Isabel Díaz Ayusok esandakoa biltzen duen bideoa.