BIDEOA | Usansolok galdeketa ofiziala martxorako iragarri du
Lurraldetasuna
BINKE / 2022ko urtarrila
Usansolok bere segregazioa erabakitzeko galdeketa ofiziala martxorako iragarri du
TESTUA ETA BIDEOA: Jon Gomez Garai
Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloren segregazioa aztertzen duen memoria onartu berri, martxoaren 20 edo 27an galdeketa ofiziala egin gura duela iragarri du Usansolo Herriak gaur, Udal Gobernuko gainontzeko alderdien babesean.
Usansolo udalerri izateko militantzia antolatua orain 34 urte hasi zen, «eta orain arte lau sasoi desberdinetan udalerri izateko aukera izan badogu be, borondate politikorik ez da egon», adierazi dute gaurko prentsaurrekoan Iñaki Urgoitik eta Agustin Aizpuruk, Usansolo Herriak Galdakaoko Udalean dituen bi zinegotziek.
Baina behin Usansolo Herria (UH) Udal Gobernuan dagoela —EH Bildu, Auzoak eta Podemos taldeekin batera— eta Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloren segregazioa aztertzen duen memoria onartu duela, orain bai, galdeketa ofiziala egin gura dute herrian.
Galdeketa hori martxoaren 20an edo 27an antolatu gura du UHk, eta bozken gehiengoa baiezkoa bada, «prozesua amaitu eta Usansolo udalerri izango litzateke aurtengo ekaina aldera», adierazi dute pozik Urgoitik eta Aizpuruk prentsaurrekoan.
Bideo honetan batu ditu Binkek Galdakaoko udaletxeko areto nagusian egindako zenbait adierazpen: