Bihar antolatuko dute Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko XXVII. martxa
Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XXVII. edizioa antolatuko du bihar, apirilak 27. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik eta Bilbo eta Galdakao batzen dituen bidegorria eskatuko dute.
Hilero egiten duen moduan, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Orain martxa antolatuko du apirilaren azken zapatuan. Honetan, Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzen jarraituko parte-hartzaileek.
Bihar, apirilak 27, izango da martxa Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira berriz ere.
Guztira 25 kilometro egingo dituzte, hauxe aldarrikatuko dute: «Bada garaia udalek (Basauri, Etxebarri, Galdakao) Aldundiarekin ibilbideak, epeak eta abar inplikatu eta negoziatzeko. Mugikortasun iraunkorraren garaia da, planetak behar du eta».